Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Gailetak egin dituzte Etxalarko eskolako ikasleek guraso-bileretarako

Jardueraren kronika ere idatzi dute, ondoren

2024/10/28

Haur Hezkuntzako 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek, urriaren 1an, errezeta goxo bat egin genuen gelan: Olo eta platanozko gailetak, hain zuzen ere. 

Egun horretan, ikasturte hasierako guraso bilera orokorra genuen. Gelako gurasoak arratsaldez eskolara etorri behar zirela aprobetsatuz, goizean gailetak prestatu genituen, bilerako momentuan gurasoek jateko. Eta horrelaxe izan zen: guraso bileran, ikasleek prestatutako gailetak jaten amaitu genuen. Gailetak bezain momentu aberatsa eta gozoa izan zen. 

Goizean gailetak prestatu genituen; horretarako eskolako sukaldeko labea erabili genuen. Era berean, gailetak egin bitartean, ingeleseko espezialistaren laguntza izan genuen, eta gailetak egin bitartean 2 hizkuntzak uztartzeko aukera izan genuen (euskara eta ingelesa). 

Lehen aipatu bezala, arratsaldean gurasoek gaileta hauek dastatzeko aukera izan zuten eta hurrengo egunean ikasleekin, hamaiketako eder bat egiteko aukera izan genuen: gailetak esnean bustirik. Hau plazerra!!! 

Ekintza hau errezeta testua lantzeko aprobetxatu dugu, ikasle bakoitzak berea idatzi du eta orain, eskolako gainerako geletara joango dira errezeta ahoz azaltzera.