Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ordesara bidaia egin du Zaraitzuko ikastetxeak, Pirinioen geologia ulertzeko

Azken zortzi urteotan, laugarren aldia da bidai honetan murgiltzen dela Zaraitzuko DBHI Otsagabia ikastetxea, eta dirudienez ez da azkenekoa izanen. Zergaitia hurrengo lerroetan

2025/11/10

Pirinioak tolestu zirenetik 45 milioi urte igaro dira, denbora luzea da paisaian ikusteko, baina Ordesako ibarrak aukera paregabea eskaintzen du mundu honetan murgiltzeko.

Beraz, Pirinioaren sorrera eta desagerpena nola gertatu zen eta gertatzen ari den ulertzeko, Otsagabia ikastetxeko DBH 3-4 mailako ikasle eta irakasleak Ordesara joan ziren urriaren 9 eta 10ean, eta honako kronikan partekatu dute esperientzia:

Lehendabiziko jardunaldia

Urriak 9an, tolesdura horren  altuera identifikatzeko aukera izan genuen Ehiztarien xenda bidetik igotzen ginenean. Bertatik eta Calcirruego galeriatik Cotatueraoko mihi glaziarra topatu genuen, bere ur jausiaren lerroa ikusita. Altuera horretako ibilibidean zehar, Pelay gerriko (“faja”) bidetik gindoazelarik, beste elementu batzuk aztertzeko aukera egon zen. Batzuk higadura egiturak, Roland-eko betxa, aurreko Tobacor mendikatean beste faja batzuk (“faja de Racón eta “faja de las flores”), eta beste batzuk, Pirinioak tolestu zireko garaikoak, tolesdura okertuak eta failak.

Bidean ere, Pirinioen materiala itsaso azpian sortu zela adierazten zuten fosilak ete topatu genituen (orbitoideak eta belakiak).

Behin ikasketa prozesua bukatzerakoan, Goriz aterperaino heltzeko, Soasoko iltzeetatik (clavijas) ibili ginen eskalatzaile probak eginez. Aintzineko mendizaleak eraikitzen zituzten bide hauek probatzen.

 

Bigarren jardunaldia

Gaua Gorizen igaro ondoren, goizeko 8:30tan abiatu ginen. Lehenego begiradan,  Pirinioak eraikitzeko materialak nola tolestu diren ikusi genuen, Cilindro de Marmoreko antiklinal etzanak, Monte Perdidoko zamalkadurak eta Gorizeko tolesdurak identifikatu genituen. Bide batez Arazas ibaiaren iturburua eta kareharrietan egiten duen arroila txikia ikusi genuen.

Bidean behera “Cola de Caballo” deritzon ur jausiaren egituraren bidean, Ordesako korredorerik deigarriena ikusteko gelditu ginen. Garai batean zegoen glaziarraren higaduraren hedadura eta sakonera aztertzeko aukera izan genuen eta  gaur egun Arazas ibaia egiten ari den higadura ikusteko aukera ere.

“Cola de Caballo”-ko ur jausian hamaiketakoa hartu eta bere historia geologia aztertu genuen,  material berria topatuz, hareharria.

Ibilbidean behera, Sossoko harmailak topatu genituen non hareharrien gogortasunak sortzen dituen egiturak marraztu genituen.

Bukatzeko eta Ordesako zelaian bazkari goxoa hartu baino lehen Arazas ibaia karegarrian eraikitzen dituen egitura karstikoak ikaragarriak behatzeko aukera izan genuen, “El estrecho” deritzon urjausian.

Bidean, Irati basoarekin, konparatuko ditugun Lurrak ere hartu genituen.

 

Lagunartean bizitzeko egun eta erdi intentsoak izan dira, non 45 milioi urte horietan gertatutakoan zehar bidaiatzeko aukera izan genuen. Hurrengora arte!