Responsabilidades en materia preventiva - Dpto
Hezkuntza Departamentuko Prebentzio Zerbitzuak Departamentu horri atxikitako unibertsitateaz kanpoko irakasleei eta irakasle ez direnei ematen die arreta.
Kontaktua: Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala
Mezu elektronikoak: seccion.prevencion.educacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 69, 848 42 65 85, 848 42 37 28 Fax: 848 42 37 38
Prebentzioaren arloko eginkizunen eta erantzukizunaren eskuliburu bat prestatu da. Eskuliburu horretan zehazten dira Departamentuko egitura hierarkiko osoak bere gain hartu behar dituen eginkizun eta erantzukizun guztiak –erantzukizun-maila guztietako karguak kontuan hartuta, kontseilaria, zuzendari nagusiak, zerbitzuetako zuzendariak eta langile guztiak barne, baita kontsulta- eta partaidetza-organoak ere–, hori guztia honako hauetan ezarritakoa galarazi gabe: 15/2004 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa; 132/2011 Foru Dekretua, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena (2011ko abuztuaren 31ko NAO) eta hari egindako aldaketak; eta ikastetxeetako erregelamendu organikoak, 24/1997 Foru Dekretuaren eta 25/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak.