Hasiera - Dpto
FAM-PART Escuelas de Familia
Familia eskolen aldizkari digitala
Familiendako gida. Internet zentzuz erabiltzeko eskuliburua
SEME-ALABEI DROGEN ARLOAN LAGUNTZEA (NAFARROAKO GOBERNUA).
Familia, telebista eta bestelako pantailak
Familia, eta teknologia berriak gurasoendako gidaliburua
Historia
____________________________________________________________
Eskola hauek 0tik 14 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei tresnak eta laguntza ematen dizkiete etorkizunerako ezinbestekoak izanen diren gaitasun hauek gara ditzaten: esfortzua, elkarlana, ardura, autonomia, errespetua, ikasketa etengabea, jakiteko gogoa, sormena, jarrera kritikoa, arriskuak hartzea eta akatsak onartzea.
Programa honek hezkuntzaren arlo guztiak bateratzen dituen planteamendu osoa du: familia, eskola eta gizartea.
Familia Eskolak proiektua "jardunbide egoki" gisa hedatu dira Espainiako eta nazioarteko zenbait erakundek eskatuta, Lisbon Council-ek kasu.
Ezaugarri orokorrak
____________________________________________________________
Landuko diren gaitasunak ondokoak dira: esfortzua, elkarlana, ardura, autonomia, errespetua, ikasketa etengabea, jakiteko gogoa, sormena, jarrera kritikoa, arriskuak hartzea eta akatsak onartzea.
- Gaitasunetan eta jarreretan oinarritutako eskola da Oraingo Familia Eskola ez dago bideratuta "arazoen konponbide erreaktibora", baizik eta familian eginen diren jardueren planteamendu positibora, gaitasun eta jarrera jakin batzuk bultzatzeko ahalik eta modu pragmatikoenean.
Helburuak:
- Gurasoei laguntzea gaitasun eta jarrera horiek euren seme-alabengan modu positiboan susta ditzaten.
- Ikaskuntzak trukatzeko eta elkarrekin hausnartzeko guneak eskaintzea, zeinetan gurasoek euren kezka eta esperientzia pertsonalei buruz hitz eginen duten.
- Haurren garapen osoa erraztea, baita gurasoena ere, azken horien kasuan euren gaitasun hezitzaileak hobetuz.
- Gurasoak informatu eta kontzientziatzea haurrak modu arduratsu eta errespetuzkoan haztea garrantzitsua dela.
- Haurren garapenarekin loturiko alderdi psikologiko eta kognitibo nagusien gaineko informazioa ematea, gurasoei laguntzeko seme-alaben garapen emozionala, soziala eta kognitiboa ulertzen eta sustatzen.
- Informazioa ematea gurasoek seme-alaben hezkuntzarekin loturik bete ditzaketen eginkizun desberdinen gainean.
- Gurasoei tresna baliagarriak ematea mota desberdinetako zailtasunei aurrea hartzeko.
Metodologia
____________________________________________________________
Moderna Familia Eskolaren metodologia parte-hartzailea eta dinamikoa izanen da, batez ere.
Lana talde giroan eginen da, norberaren jarrera eta esperientzien gaineko lana lagunduz eta programaren edukia egokituz.
Saio bakoitzean azalpen teorikoa eta azalpen praktikoa bateratuko dira.
Saio bakoitzak bi ordu eta erdi iraunen du.
Proposatutako helburuak lortzeko gurasoekin eginen diren lan saioak, jardunaldi teorikoak izateaz gain, praktikarako eta hausnarketarako saioak ere izanen dira. Gurasoek esperientzia zehatz bat bizi eta haren gainean hausnar dezaten nahi da, horrela, saioan zehar bizitakoa eta hausnartutakoa eguneroko bizitzara eta seme-alabekin duten harremanetara eraman ahal izateko.
Saioetan zehar proposatutako lan dinamikoak eta pragmatikoak gurasoei baliabideak aurkitzen lagunduko die eta, ondorioz, seguruago sentituko dira eta gurasotasunaz gehiago gozatuko dute.
Edukiak
____________________________________________________________
Moderna Familia Eskolen edukiak berez gaitasunak dira: esfortzua, elkarlana, ardura, autonomia, errespetua, ikasketa etengabea, jakiteko gogoa, sormena, jarrera kritikoa, arriskuak hartzea eta akatsak onartzea.
- Gaitasun horietatik abiatuta, eta seme-alaben adin tartea eta saio kopurua kontuan hartuta, ikastaroaren edukiak berariaz diseinatuko dira.
Lan eginen da seme-alabei gaitasunak garatzen nola lagundu ikasteko eta, saioek aurrera egin ahala, beste gai garrantzitsu batzuei ere helduko zaie:
- Guraso izateko erronka. Gurasoak izatea XXI. mendean
- Hazteko prozesua
- Etapa ebolutiboak
- Aitatasun-amatasun ereduak
- Familian emandako denbora
- Seme-alabekiko komunikazioa
- Teknologia berriak eta mundu birtuala
Hori hala izanik ere, lehen saioan landu beharreko eduki eta gaiei buruz ikastaldeko parte-hartzaileek dituzten kezkak eta itxaropenak bilduko dira, ahal den neurrian landu ahal izateko.
Ikastaroaren barnean sartuko da prestatzaileendako prestakuntza atala, gehienez ere 20 posturekin eta doan izanen dena. Izena emateko ordenaren arabera lortuko dira postuak eta bereziki kontuan hartuko dira Moderna Familia Eskolako prestatzaile ikastaroa, aurreko edizioetako guraso ikastaroa egin zutenak edo familia hezkuntzan dedikazio berezia dutenak.
Ikastetxeetako prestatzaile taldea
____________________________________________________________
Mónica Orozco Lucena (prestatzaile nagusia).
Moderna familia eskoletako materialen idazlea eta talde teknikoko kidea.
Moderna familia eskolen edizio desberdinetako prestatzailea.
Prestatzaileen prestakuntzako koordinatzaile eta prestatzailea."
Psikologia Klinikoko lizentziaduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
12 urte baino gehiagoko esperientzia familiekin lan terapeutikoa egiten.
Inmaculada Gil San Martín.
Lehen Hezkuntzako irakaslea, 3 haurren ama.
Miguel Ángel Jiménez de Cisneros Fonfría.
Magaly Marrodán Pascual.
Pedagogiako lizentziaduna, bitartekari profesionala, familia bitartekaritzan aditua.
Esperientzia zabala orientazioaren, gatazken prebentzioaren eta ebazpenaren eta familientzako prestakuntzaren alorrean.
http://www.magalymarrodan.com/serviciosme.html.
mediacion@magalymarrodan.com.
María Lourdes Planillo Abajo.
Bigarren Hezkuntzako Gaztelania eta Literaturako irakaslea.
Logopediako graduondoduna.
Gurasoen prestakuntzako 4 urte.
Ana Marzo Encina.
Pedagogiako lizentziaduna.
Haur Hezkuntzako espezialista.
Prestatzaileen prestatzailea.
Aula 2 ikastegiko irakaslea (www.aula2.com)
Eva Ruiz Navarro
Bigarren Hezkuntzako Gaztelania eta Literaturako irakaslea. 3 haurren ama.
Gurasoen prestakuntzako 4 urte.
Materialak
____________________________________________________________
Arriskuak hartzea eta akatsak onartzea.pdf
Autonomia eta erantzukizuna.pdf
Gaitasunak: bibliografia orokorra eta berariazkoa.doc
Garapen ebolutiboaren etapak (3-6 urte).pdf
Garapen ebolutiboaren etapak (7-10 urte).pdf
Garapen ebolutiboaren etapak (11-14 urte).pdf
Egindako edizioak
____________________________________________________________
Familia eskolen VI. aldia, 2014ko martxoa, Atarrabiako La Presentación Ikastetxean egina
Moderna Planeko Familia Eskolen IV. ikastaroa egin da Burlatako kultur etxean.
"V. Moderna Familia Eskolak" joan den otsailaren 15ean abiatu ziren Burlatan.