Katalogoa - Publicaciones
geología etiketa duen edukia.
Nafarroako eta Espainiako aireko argazkien aukeraketa bat da, non geologia fenomeno interesgarriak ageri diren. Binaka jarritako aireko argazki horiek erliebean ikusi ahal izango ditugu, testuan emandako azalpenei jarraituz eraikiko dugun estereoskopioaren laguntzaz. Era berean, ikusgai diren fenomeno geologikoen eskema jasotzen duten gardenkiak eskaintzen zaizkigu.
Ikasgaiaren helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak adierazteaz gain, ikasgelan egin beharreko jardueren programazioa jasotzen da, hiru zailtasun mailatan: "oinarrizkoa", ikasle guztiek egin beharrekoa; "propedeutiko edo ertaina", Batxilergoa bermeekin ikasi nahi duten ikasleentzako; eta "bikaina edo goi mailakoa", jakintza eta trebetasun maila jasoa duten ikasleentzat, hau da, hurrengo hezkuntza aldira igarotzeko eskatzen dena baino gaitasun handigoa dutenentzat.