Bekak eta laguntzak

Eskolatzea eta hezkuntzan aukera berdinak izatea errazten duten beka eta laguntzak badira. Gainera, talentua eta ikasle eta ikertzaileen mugikortasuna erakartzea ere sustatu behar da, Nafarroako giza kapitalaren formaziorako.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Testuliburuen doakotasun Programa 2012/2013 ikasturterako

2012-2013 ikasturtean doakotasun programa mantenduko da, Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu Liburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoetan, kontuan hartuz Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ikasleek bakarka erabiltzeko testuliburuek edo curriculum materialek ezaugarri zehatzak dituztela eta, hartara, Doakotasun Programan modu berezituan tratatu behar direla, ziklo honetan ez da testuliburuen iraunkortasunari buruzko betebeharra eskatuko (oro har, hurrengo ikasturtean berrituko dira). Hori hala izanik ere, erabilitako material motagatik berritu beharrik ez duten irakasgaietan, ikastetxeak berriro erabil ditzake hurrengo ikasturteetan, Lehen Hezkuntzako gainerako kurtsoetan bezala.

Foru legean ezarritako mailegu zerbitzua dela-eta, 2012-2013 ikasturtean Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren kurtsoetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren kurtsoetan matrikulatzen diren ikasleei ikastetxeek testuliburuak doan emanen dizkiete.

Webgune honetan informazioa ematen zaie Doakotasun Programan interesa duten guztiei, bereiziz ikastetxeak edo ikasleen legezko ordezkariak.

 

INFORMAZIOA GURASOENTZAT

 

2012-2013 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak Testuliburuak doan jasotzeko Programa  jarraituko du eta programa horretan Lehen Hezkuntzaka eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasketak daude sartuta.
Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen eta martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onesten duen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren arabera, Programa mailegu sistemaren bidez eginen da. Horrek esan nahi du Lehen Hezkuntzako 3., 4. 5. eta 6. mailetako ikasleek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleek aurreko ikasturteetan erosi ziren testuliburuak erabiliko dituztela eta ikastetxeek zuzenean emanen dizkietela ikasleei.
Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ikasleek bakarka erabiltzeko testuliburuek edo curriculum materialek ezaugarri zehatzak dituzte eta, hartara, Doakotasun Programan modu berezituan tratatu behar dira. Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuko 2.2 artikuluan aurrez ikusten da ziklo honetan ez eskatzea testuliburuen iraunkortasunari buruzko betebeharra (oro har, hurrengo ikasturtean berrituko dira). Hori hala izanik ere, erabilitako material motagatik berritu beharrik ez duten irakasgaietan, ikastetxeak berriro erabiliko ditu hurrengo ikasturteetan, Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan bezala.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek eta haien legezko ordezkariek ikastetxeek testuliburuak erosteari buruz emandako jarraibideak beteko dituzte.
Familiek mailegu sistemarekin dirua aurrezten dute eta maileguak eduki pedagogikoa du, ikasleei, bereziki, eta haien legezko ordezkariei eman zaien materiala zaintzearen garrantziaz ohartarazten baitie.
Era berean, sistema honek legezko ordezkariak behartzen ditu itzuli ez den edo hondatuta dagoen materiala berriz erostera ikasturtea bukatutakoan.
Administrazioak 2011-2012 ikasturtean zenbateko hauek jarriko ditu, gehienez:

LEHEN HEZKUNTZA

1 eta 2 mailak

Liburuak eskuratuko diren establezimenduak (Gehieneko diru-kopurua kurtsoko) :

Saltokia: 118,00 €

Argitaletxea edo banatzailea :83,00 €

3, 4, 5 eta 6 mailak

Liburuak eskuratuko diren establezimenduak (Gehieneko diru-kopurua kurtsoko) :

Saltokia: 141,00 €

Argitaletxea edo banatzailea : 99,00 €

Erabilera komuneko materiala eta ikastetxeak berak sorturikoa (ikasleko eta irakasgaiko) :15,00 €

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak : 53,00 €

DBH

Liburuak eskuratuko diren establezimenduak (Gehieneko diru-kopurua kurtsoko) :

Saltokia: 245,00 €

Argitaletxea edo banatzailea : 171,00 €

Erabilera komuneko materiala eta ikastetxeak berak sorturikoa (ikasleko eta irakasgaiko) :20,00 €

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak : 53,00 €

Hala ere, Programan parte hartzeari uko egin nahi bada, uko egiteko agiria bete eta ikastetxean aurkeztu beharko da, ikastetxeak esandako datan. Agiri hori Hezkuntza Departamentuaren webgunean eta ikastetxean dago nahi duenaren eskura.

 

     Doakotasun programan parte hartzeari uko egitea

 

INFORMAZIOA IKASTETXEENTZAT

Helburua da Testuliburuak doan jasotzeko Programaren kudeaketa erraztea ikastetxeei. Horretarako, aurreko urteetan posta elektronikoz bidaltzen ziren dokumentuak aurten EDUCAn sartu dira, ikastetxe publikoetarako, eta web orrian, ikastetxe itundue-tako.

Orrialde horretan aurki daiteke Programa 2012-2013 ikasturtean ezartzen hasteko jarraibideak. Jarraibide horietan esaten da zer egin behar duten ikastetxeek eta zein diren iazko ikasturtearekin alderatuta dauden berritasunak, dela Departamentuari datuak komunikatzeari, dela programaren beraren funtsezko aldaketei dagokienez.

Ikasliburuak hautatzeari dagokionez, arreta berezia jarri beharko da martxoaren 4ko 37/2010 Foru Aginduan eta honen informazio osagarrian (beherago agertzen da).

  • Ikastetxe Publikoak (EDUCAn)
    • Uko egitea
    • Liburu-bonua
    • Itzulketa ziurtagiria
    • Emate-agiria
    • Itzulketa-agiria
    • Aukerako irakasgaiak hautatzearen eta/edo gainditu gabeko irakasgaien ondoriozko beharrak.
    • Maila bat baino gehiagoko unitateak dituzten ikastetxeetan liburuak erosteko beharrak.
  • Ikastetxe Kontzertatuak
    • Formulario-laburpena
    • Dokumentuak:
      • Uko egitea
      • Liburu-bonua
      • Itzulketa ziurtagiria
      • Emate-agiria
      • Itzulketa-agiria
      • Aukerako irakasgaiak hautatzearen eta/edo gainditu gabeko irakasgaien ondoriozko beharrak.
      • Maila bat baino gehiagoko unitateak dituzten ikastetxeetan liburuak erosteko beharrak.
  • Ikasturtearen itxiera
    • Jarraibideak (Mankomunitate eranskina)
    • Ikastetxe Publikoak
      • Itxierarako agiriak (EDUCAn)
        • Materiala ordezkatzeko beharraren gaineko jakinarazpena
        • Materiala itzuli izanaren egiaztagiria
        • Kontuak onetsi izanaren ziurtagiria 2010-2011 ikasturtea
    • Ikastetxe  Kontzertatuak
      • Itxierarako agiriak (Formularioan)
        • Diru sarrerak eta gastuek justifikapena
        • Materiala ordezkatzeko beharraren gaineko jakinarazpena
        • Materiala itzuli izanaren egiaztagiria
        • Kontuak onetsi izanaren ziurtagiria 2010-2011 ikasturtea

 

Harremanetarako telefonoa: 848 42 65 38

Araudia
Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko 6/2008 Foru Legea, Martxoaren 25ekoa.

61/2010 FORU DEKRETUA, irailaren 27koa, oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

77/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2012-2013 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

 

19/2011 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen aldaketa.
Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen 4. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatu da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:
"2. Oinarrizko irakaskuntzetako ikasleek bost ikasturtez erabiltzeko modukoak izan beharko dira liburuak, horiek berritzeko eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako erregelamenduz ezartzen dena galarazi gabe".