Bekak eta laguntzak

Eskolatzea eta hezkuntzan aukera berdinak izatea errazten duten beka eta laguntzak badira. Gainera, talentua eta ikasle eta ikertzaileen mugikortasuna erakartzea ere sustatu behar da, Nafarroako giza kapitalaren formaziorako.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Testuliburuak doan jasotzeko programa 2024-25 ikasturterako

2024-2025 ikasturtean doakotasun programa mantenduko da, Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, kontuan hartuz Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ikasleek bakarka erabiltzeko testuliburuek edo curriculum materialek ezaugarri zehatzak dituztela eta, hartara, Doakotasun Programan modu berezituan tratatu behar direla, ziklo honetan ez da testuliburuen iraunkortasunari buruzko betebeharra eskatuko (oro har, hurrengo ikasturtean berrituko dira). Hori hala izanik ere, erabilitako material motagatik berritu beharrik ez duten irakasgaietan, ikastetxeak berriro erabil ditzake hurrengo ikasturteetan, Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan bezala.

Iraunkortasun-baldintza: Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Graduko Heziketa Zikloetan, ikastetxeak egindako testu-liburuak/materialak/erabilera komuneko materialak ikasleek berrerabili behar dituzte bost ikasturteko epean.

 

Webgune honetan informazioa ematen zaie Doakotasun Programan interesa duten guztiei, bereiziz ikastetxeak edo ikasleen legezko ordezkariak.

 

IKASLEEN LEGEZKO ORDEZKARIENTZAKO INFORMAZIOA

 

Familiek mailegu sistemarekin dirua aurrezten dute, eta maileguak eduki pedagogiko nabarmena du, ikasleei, bereziki, eta haien legezko ordezkariei irakatsi behar baitie zein garrantzitsua den esleitzen zaien materiala zaintzea eta material hori ikastetxeari kontserbazio eta erabilera egoera onean itzuli behar diotela, behin ikasturtea amaituta edo ikastetxean baja hartuta, ikaslea lekualdatzen bada.

 

Testuliburuak ikastetxearenak izanen dira, eta ikasturtea amaitzen denean, ikasleak ikasi duen ikastetxean bertan geldituko dira, beste ikasle batzuek erabil ditzaten hurrengo ikasturteetan. Hala ere, ikastetxeek beste aukera batzuk gaitzen ahalko dituzte, hurrengo ikasturteetan beste ikasle batzuek liburu horiek erabili ahal izatea bermatzeko.

 

Era berean, sistema honek legezko ordezkariak behartzen ditu itzuli ez den edo hondatuta dagoen materiala berriz erostera ikasturtea bukatutakoan. Ikaslearen legezko ordezkariek ez badute betetzen materiala berritzeko betebeharra, ikasleak utzi eginen dio Doakotasun Programaren hartzaile izateari, harik eta itzuli gabeko edo hondatutako materiala berritu dela frogatzen den arte.

 

Baldin eta Administrazioak ikasle bakoitzeko egiten duen diru ekarpenaren eta testuliburuen eta/edo materialen sorta bakoitzaren kostuaren arteko aldea negatiboa bada, ikasleen legezko ordezkariek ordainduko dute diferentzia hori, eta, hala ere, hurrengo ikasturtean testuliburua erabiltzeko eskubidea besterik ez dute berenganatuko horregatik.

 

Ikasleren batek ikasturte batean Doakotasun Programan parte hartu nahi ez badu, haren legezko ordezkariak hala jakinaraziko dio ikasleak ikasketak egin behar dituen ikastetxeari, adierazten diren datetan eta moduan.

 

 

 

ADMINISTRAZIOAK 2024-2025 IKASTURTEAN ZENBATEKO HAUEK JARRIKO DITU, GEHIENEZ

 

LEHEN HEZKUNTZA

1 eta 2 mailak.- Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura:  100,49

3, 4, 5 eta 6 mailak.- Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura 119,86

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak:   64,17

 

DBH

Maila guztiak.- Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura: 207,04

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak:   64,17

 

OINARRIZKO MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura: 119,86

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak:   64,17

 

 

INFORMAZIOA IKASTETXEENTZAT

 

 

  Helburua da Testuliburuak Doan Jasotzeko Programaren kudeaketa erraztea ikastetxeei. Horretarako, behar diren agiriak EDUCAn sartu dira, ikastetxe publikoetarako zein itunduetarako:

  • Uko egitea
  • Liburu-Bonoa
  • Itzulketa ziurtagiria
  • Emate-agiria
  • Itzulketa-agiria
  • Aukerako irakasgaiak hautatzearen eta/edo gainditu gabeko irakasgaien ondoriozko beharrak eta Eleaniztasunak Ezartzeko Programaren beharrak
  • Maila bat baino gehiagoko unitateak dituzten ikastetxeetan liburuak erosteko beharrak
  • Materiala ordezkatzeko beharraren gaineko jakinarazpena
  • Materiala itzuli izanaren egiaztagiria
  • Kontuak onetsi izanaren ziurtagiria
  • Ikastetxe itunduen kasuan, Diru sarrerak eta gastuek justifikapena (Formularioan) aurkeztu beharko dute.
Araudia

6/2008 Foru Legea, martxoaren 25ekoa, oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzkoa.

61/2010 Foru Dekretua, irailaren 27koa, Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

53/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, 2024/2025 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

 

19/2011 Foru Legea, abenduaren 28koa, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.- Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen aldaketa.
Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen 4. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatu da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:
"2. Oinarrizko irakaskuntzetako ikasleek bost ikasturtez erabiltzeko modukoak izan beharko dira liburuak, horiek ordezkatzeko eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako erregelamenduz ezartzen dena galarazi gabe"