Bekak eta laguntzak

Eskolatzea eta hezkuntzan aukera berdinak izatea errazten duten beka eta laguntzak badira. Gainera, talentua eta ikasle eta ikertzaileen mugikortasuna erakartzea ere sustatu behar da, Nafarroako giza kapitalaren formaziorako.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Testuliburuak Doan Jasotzeko Programa 2014/2015 ikasturterako

2014-2015 ikasturtean doakotasun programa mantenduko da, Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, kontuan hartuz Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ikasleek bakarka erabiltzeko testuliburuek edo curriculum materialek ezaugarri zehatzak dituztela eta, hartara, Doakotasun Programan modu berezituan tratatu behar direla, ziklo honetan ez da testuliburuen iraunkortasunari buruzko betebeharra eskatuko (oro har, hurrengo ikasturtean berrituko dira). Hori hala izanik ere, erabilitako material motagatik berritu beharrik ez duten irakasgaietan, ikastetxeak berriro erabil ditzake hurrengo ikasturteetan, Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan bezala.

Foru Legean ezarritako mailegu zerbitzua dela-eta, 2014-2015 ikasturtean Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan matrikulatzen diren ikasleei ikastetxeek testuliburuak doan emanen dizkiete eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan urtero berrituko dira.

Webgune honetan informazioa ematen zaie Doakotasun Programan interesa duten guztiei, bereiziz ikastetxeak edo ikasleen legezko ordezkariak.

 

INFORMAZIOA GURASOENTZAT

 

2014-2015 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak Testuliburuak Doan Jasotzeko Programarekin jarraituko du eta programa horretan Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak daude sartuta.

Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen eta martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onesten duen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren arabera, Programa mailegu sistemaren bidez eginen da. Horrek esan nahi du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasleek eta 2013-2014 ikasturtean testuliburuak berritu zituzten Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleek aurreko ikasturteetan erosi ziren testuliburuak erabiliko dituztela eta ikastetxeek zuzenean emanen dizkietela ikasleei.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleek eta 2013-2014 ikasturtean testuliburuak berritu ez zituzten Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta DBHko 4. mailako ikasleek  2014-2015 ikasturterako jarraibedeak begiratu behar dituzte.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ikasleek bakarka erabiltzeko testuliburuek edo curriculum materialek ezaugarri zehatzak dituzte eta, hartara, Doakotasun Programan modu berezituan tratatu behar dira. Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuko 2.2 artikuluan aurreikusten da ziklo honetan ez eskatzea testuliburuen iraunkortasunari buruzko betebeharra (oro har, hurrengo ikasturtean berrituko dira). Hori hala izanik ere, erabilitako material motagatik berritu beharrik ez duten irakasgaietan, ikastetxeak berriro erabil ditzake hurrengo ikasturteetan, Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan bezala. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek eta haien legezko ordezkariek ikastetxeek testuliburuak erosteari buruz emandako jarraibideak beteko dituzte.

Familiek mailegu sistemarekin dirua aurrezten dute eta maileguak eduki pedagogikoa du, ikasleei, bereziki, eta haien legezko ordezkariei eman zaien materiala zaintzearen garrantziaz ohartarazten baitie.

Era berean, sistema honek legezko ordezkariak behartzen ditu itzuli ez den edo hondatuta dagoen materiala berriz erostera ikasturtea bukatutakoan.

 

Administrazioak 2014-2015 ikasturtean zenbateko hauek jarriko ditu, gehienez:

LEHEN HEZKUNTZA

1 eta 2 mailak 85,00€

3, 4, 5 eta 6 mailak 101,39€

Erabilera orokorreko materiala eta ikastetxeak berak sorturikoa (ikasleko eta irakasgaiko) :15,37 €

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak : 54,28 €

 

DBH

Maila guztiak : 175,12 €

Erabilera orokorreko materiala eta ikastetxeak berak sorturikoa (ikasleko eta irakasgaiko) :20,48 €

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak : 54,28 €

 

Hala ere, Programan parte hartzeari uko egin nahi bada, uko egiteko agiria bete eta ikastetxean aurkeztu beharko da, ikastetxeak esandako datan. Agiri hori Hezkuntza Departamentuaren webgunean eta ikastetxean dago nahi duenaren eskura.

 

Doakotasun programan parte hartzeari uko egitea

 

INFORMAZIOA IKASTETXEENTZAT

Helburua da Testuliburuak Doan Jasotzeko Programaren kudeaketa erraztea ikastetxeei. Horretarako, behar diren agiriak EDUCAn sartu dira, ikastetxe publikoetarako zein itunduetarako.

Orrialde honetan aurki daitezke Programa 2014-2015 ikasturtean ezartzeko jarraibideak. Jarraibide horietan esaten da zer egin behar duten ikastetxeek eta zein diren iazko ikasturtearekin alderatuta dauden berritasunak, dela Departamentuari datuak komunikatzeari, dela programaren beraren funtsezko aldaketei dagokienez.

 

Lehen Hezkuntzako 1. 2. 5. eta 6. mailetako eta DBH 1. mailako testu liburuen katalogoa

Lehen Hezkuntako 3. eta 4. mailetako eta DBH 4. mailako testu liburuen nobedadeak.

 

Testuliburuak hautatzeari dagokionez, bereziki erreparatu behar zaie martxoaren 4ko 37/2010 Foru Aginduari eta haren informazio osagarriari (beherago agertzen da).

 

Harremanetarako telefonoa: 848 42 60 75

 

Araudia
Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko 6/2008 Foru Legea, Martxoaren 25ekoa.

61/2010 FORU DEKRETUA, irailaren 27koa, oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

65/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2014-2015 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

19/2011 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen aldaketa.
Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen 4. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatu da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:
"2. Oinarrizko irakaskuntzetako ikasleek bost ikasturtez erabiltzeko modukoak izan beharko dira liburuak, horiek berritzeko eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako erregelamenduz ezartzen dena galarazi gabe".