Bekak eta laguntzak

Eskolatzea eta hezkuntzan aukera berdinak izatea errazten duten beka eta laguntzak badira. Gainera, talentua eta ikasle eta ikertzaileen mugikortasuna erakartzea ere sustatu behar da, Nafarroako giza kapitalaren formaziorako.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Testuliburuak Doan Jasotzeko Programa 2016-2017 ikasturterako

2016-2017 ikasturtean doakotasun programa mantenduko da, Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, kontuan hartuz Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ikasleek bakarka erabiltzeko testuliburuek edo curriculum materialek ezaugarri zehatzak dituztela eta, hartara, Doakotasun Programan modu berezituan tratatu behar direla, ziklo honetan ez da testuliburuen iraunkortasunari buruzko betebeharra eskatuko (oro har, hurrengo ikasturtean berrituko dira). Hori hala izanik ere, erabilitako material motagatik berritu beharrik ez duten irakasgaietan, ikastetxeak berriro erabil ditzake hurrengo ikasturteetan, Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan bezala.

Foru Legean ezarritako mailegu zerbitzua dela-eta, 2016-2017 ikasturtean Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan matrikulatzen diren ikasleei ikastetxeek testuliburuak doan emanen dizkiete eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan urtero berrituko dira.

Webgune honetan informazioa ematen zaie Doakotasun Programan interesa duten guztiei, bereiziz ikastetxeak edo ikasleen legezko ordezkariak.

 

INFORMAZIOA GURASOENTZAT

 

2016-2017 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak Testuliburuak Doan Jasotzeko Programarekin jarraituko du eta programa horretan Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak daude sartuta.

Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen eta martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onesten duen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren arabera, Programa mailegu sistemaren bidez eginen da. Horrek esan nahi du Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. 2. 3. eta 4. mailako ikasleek 2016-2017 ikasturte hasierako jarraibideak begiratu behar dituzte.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ikasleek bakarka erabiltzeko testuliburuek edo curriculum materialek ezaugarri zehatzak dituzte eta, hartara, Doakotasun Programan modu berezituan tratatu behar dira. Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuko 2.2 artikuluan aurreikusten da ziklo honetan ez eskatzea testuliburuen iraunkortasunari buruzko betebeharra (oro har, hurrengo ikasturtean berrituko dira). Hori hala izanik ere, erabilitako material motagatik berritu beharrik ez duten irakasgaietan, ikastetxeak berriro erabil ditzake hurrengo ikasturteetan, Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan bezala. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek eta haien legezko ordezkariek ikastetxeek testuliburuak erosteari buruz emandako jarraibideak beteko dituzte.

Familiek mailegu sistemarekin dirua aurrezten dute eta maileguak eduki pedagogikoa du, ikasleei, bereziki, eta haien legezko ordezkariei eman zaien materiala zaintzearen garrantziaz ohartarazten baitie.

Era berean, sistema honek legezko ordezkariak behartzen ditu itzuli ez den edo hondatuta dagoen materiala berriz erostera ikasturtea bukatutakoan.

 

Administrazioak 2016-2017 ikasturtean zenbateko hauek jarriko ditu, gehienez:

LEHEN HEZKUNTZA

1 eta 2 mailak 86,58€

3, 4, 5 eta 6 mailak 103,27€

Erabilera orokorreko materiala eta ikastetxeak berak sorturikoa (ikasleko eta irakasgaiko) :15,65 €

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak : 55,28 €

 

DBH

Maila guztiak : 178,37 €

Erabilera orokorreko materiala eta ikastetxeak berak sorturikoa (ikasleko eta irakasgaiko) :20,86 €

Hezkuntza premia bereziak diagnostikatu zaizkien ikasleak : 55,28 €

 

Hala ere, Programan parte hartzeari uko egin nahi bada, uko egiteko agiria bete eta ikastetxean aurkeztu beharko da, ikastetxeak esandako datan. Agiri hori Hezkuntza Departamentuaren webgunean eta ikastetxean dago nahi duenaren eskura.

 

Uko egiteko agiria

 

INFORMAZIOA IKASTETXEENTZAT

 

Helburua da Testuliburuak Doan Jasotzeko Programaren kudeaketa erraztea ikastetxeei. Horretarako, behar diren agiriak EDUCAn sartu dira, ikastetxe publikoetarako zein itunduetarako.

Orrialde honetan aurki daitezke Programa 2016-2017 ikasturtean ezartzeko jarraibideak. Jarraibide horietan esaten da zer egin behar duten ikastetxeek eta zein diren iazko ikasturtearekin alderatuta dauden berritasunak, dela Departamentuari datuak komunikatzeari, dela programaren beraren funtsezko aldaketei dagokienez.

 

Lehen Hezkuntzako 1. 2. mailetako testu liburuen katalogoa.

Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailetako eta DBH 1. 2. 3. eta 4. mailako testu liburuen nobedadeak.

 

  • Ikastetxe publikoak
    • Agiriak (EDUCAn eskuragarri):
      • Uko egitea
      • Gurasoei informazioa helarazteko gutunaren eredua
      • Liburu-bonua
      • Itzulketa ziurtagiria
      • Emate-agiria
      • Itzulketa-agiria
      • Aukerako irakasgaiak hautatzearen eta/edo gainditu gabeko irakasgaien ondoriozko beharrak.
      • Maila bat baino gehiagoko unitateak dituzten ikastetxeetan liburuak erosteko beharrak.
  • Ikastetxe itunduak
    • Agiriak (EDUCAn eskuragarri):
      • Uko egitea
      • Gurasoei informazioa helarazteko gutunaren eredua
      • Liburu-bonua
      • Itzulketa ziurtagiria
      • Emate-agiria
      • Itzulketa-agiria
      • Aukerako irakasgaiak hautatzearen eta/edo gainditu gabeko irakasgaien ondoriozko beharrak.
      • Maila bat baino gehiagoko unitateak dituzten ikastetxeetan liburuak erosteko beharrak.

Ikasturtearen itxiera

  • Jarraibideak
  • Ikastetxe Publikoak
    • Itxierarako agiriak (EDUCAn)
      • Materiala ordezkatzeko beharraren gaineko jakinarazpena
      • Materiala itzuli izanaren egiaztagiria
      • Kontuak onetsi izanaren ziurtagiria.
  • Ikastetxe  Kontzertatuak
    • Itxierarako agiriak (EDUCAn edo Formularioan)
      • Diru sarrerak eta gastuek justifikapena (Formularioan)
      • Materiala ordezkatzeko beharraren gaineko jakinarazpena (EDUCAn)
      • Materiala itzuli izanaren egiaztagiria (EDUCAn)
      • Kontuak onetsi izanaren ziurtagiria (EDUCAn)

Harremanetarako telefonoa: 848 42 60 75

Araudia

6/2008 Foru Legea, martxoaren 25ekoa, oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzkoa.

61/2010 Foru Dekretua, irailaren 27koa, Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

65/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, 2017/2018 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

 

19/2011 Foru Legea, abenduaren 28koa, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.- Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen aldaketa.
Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen 4. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatu da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:
"2. Oinarrizko irakaskuntzetako ikasleek bost ikasturtez erabiltzeko modukoak izan beharko dira liburuak, horiek ordezkatzeko eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako erregelamenduz ezartzen dena galarazi gabe".