Batxilergoa

Batxilergoak bi ikasmaila ditu eta aukerakoa da. Helburua da ikasleari prestakuntza eta heldutasuna ematea, adimenaren eta gizatasunaren aldetik.

Kontaktua: Hezkuntza Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: soieduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426546 / 848 426572 / 848 426544

Irteerak

Unibertsitateko irakaskuntzak.

Behin Batxilergo titulua eskuratu ondoren, unibertsitateko irakaskuntzak ikasketetara jo ahal izanen duzu EvAU gainditzen baduzu.

Lanbide heziketa zehatza eta, arte plastikoak eta diseinua

Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetarako Sarrera

Batxilergo tituluak, edozein modalitate eginda ere, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Ziklo guztietan sartzeko aukera ematen dizu. Dena den, Batxilergo modalitatearen eta etapa horretan eginiko ikasgaien arabera, lehentasuna izango duzu halako edo bestelako ikasketak egiteari begira.

Arte Plastiko eta Diseinuko Goi Mailako Zikloetarako Sarrera

Arte Plastiko eta Diseinuko Heziketa Zikloetan sartzeko, Batxilergoko titulua izateaz gain arterako gaitasun proba gainditu beharko duzu. Proba hori urtean behin egiten da, deialdi bakarrean. Batxilergo Titulua Arte modalitatean eskuratu baduzu, ez duzu proba hori egin beharko.

Kirol irakaskuntzetako Goi Mailako Zikloak.

Batxilergo tituluak, edozein modalitate eginda ere, Kirol Irakaskuntzetako Goi Mailako Ziklo guztietan sartzeko aukera ematen dizu.

Goi mailako arte ikasketak.

Ikasketa horietako zeinahi modalitatera jo ahal izanen duzu Batxilergo tituluarekin, behin berariazko sarrera proba gainditu ondoren.