Hasierako Lanbide Heziketa - LHko Sistemako D eta E graduak

Informazio orokorra - Tituluen katalogoa - Onarpena - LHrako sarbidea - Prestakuntza-eskaintza

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa: 848 426628 - 848 426036

Zein ziklo ikasi nahi duzu?

Bilatu ikasi nahi duzun erdi mailako zikloa...

sakatu hemen

Erdi mailaho Lanbide Heziketara sartzeko probak

Erdi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baldintzaren bat betetzen ez dutenek egin ditzakete proba hauek.

Adibidez, LHko edo APDko teknikari titulua edo batxiler titulua izanda, ezin da Goi Mailako Sarbide Proba egin, sartzeko baldintza bat izango bailitzateke..

Erdi mailako zikloetara sartzeko proba

Erdi mailako probak balio du erdi mailako heziketa zikloa aprobetxatzeko behar diren ezagutzak eta trebetasunak frogatzeko.

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba modaliltate bakarra dago. Gainditzeak estatu osoan du balioa.

Sartzeko baldintzak

- 17 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta erdi mailako zikloetan sartzeko beste baldintzaren bat ez izatea.

Probaren egitura

Hiru esparrutan antolatzen da: 'Komunikazioa', 'Gizartea' eta 'Zientifiko-teknologikoa'.

ESPARRUA GAITASUNA ARIKETAK
Komunikazioa Hizkuntza komunikazioa Hizkuntzako ariketa bat
Gizartea Gaitasun sozial eta zibikoa Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa bat
Zientífiko-teknologikoa Matematika eta Zientziako eta Teknologiako Oinarrizko Gaitasunak Matematikako ariketa bat + Natur Zientziako eta Teknologiako ariketa bat

 

Hiru esparruetako bakoitzaren kalifikazioa zenbakizkoa izanen da, 0tik 10era. Probaren azkeneko kalifikazioa hiru esparruen batez besteko kalifikazio aritmetikoa izanen da. Batez besteko kalifikazioa kalkulatu ahal izateko gutxienez 4 bat atera behar da esparru bakoitzean. Azken kalifikazio hori 5 edo handiagoa bada, proba gainditutzat joko da.

Probako gaiak

Laster eguneratuko dira.

Proba egiteko egokitzapenak

Sarbide proba egiteko egokitzapenak eskatzen ahal dituzte:

  • Ezgaitasuna egiaztatzen duten pertsonak.
  • Berariazko hezkuntza-laguntza behar dutela egiaztatzen duten pertsonak.

Probaren salbuespenak

Erdi mailako zikloetan sartzeko probako salbuespenak dokumentu honetan ageri dira. Bertan, salbuespena lortzeko aurkeztu behar diren agiriak zerrendatzen dira.

  Erdi mailan sartzeko probaren salbuespenak.

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruren batetik salbuetsi nahi duten izangaiek espresuki eskatu beharko dute izena emateko eskabidean.

Erdi Mailako Sarbide Proba - 2021eko deialdia

Web orri honetan eta sarbide-probako izapideen fitxan emandako informazio guztia irakurri ondoren, urrats hauek egin behar dira:

  1. IZENA EMATEA. Erregistro telematikoaren bidez egiten da, 'Educa Portal'-ren bidez edo Nafarroako LHko ikastetxeetan bertan. Izena emateko eskaera orria aurkeztu behar da, behar diren agiri guztiekin, eta izena ematearen tasak ordaindu izanaren gordekina.
  2. IZENA EMAN DUTEN PERTSONEN BEHIN-BEHINEKO ETA BEHIN BETIKO ZERRENDAK. Izena eman duten pertsonak argitaratu dira, bai eta probaren esparruetara egokitzeko eta salbuesteko eskarien ebazpena ere.
  3. PROBA EGITEA. Proba egiteko eguna eta tokia sarbide probako tramiteen fitxan argitaratuko dira.
  4. PROBAREN EMAITZEN BEHIN-BEHINEKO ETA BEHIN BETIKO ZERRENDAK - ZIURTAGIRIAK JASOTZEA.

Sarbide Probako 2021. urteko deialdiari buruzko informazioa, izena emateko datei, probako ariketak egiteari, emaitzen zerrendei eta bestelako informazio interesgarriei dagokienez, tramiteen fitxa dago.

Aurreko deialdietako azterketen ereduak

Hemen deskarga ditzakezu azken hiru deialdietako azterketak. Begiratu "Deskribapena" atala.

 

Erdi mailako sarbide proba gainditu izanaren ziurtagiriak

Estatu osoan du balioa eta:

HEZKUNTZA SISTEMAN aukera hauek ematen ditu:

  • Lanbide Heziketako erdi mailako zikloak.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloak (ziklo horietarako ere beharrezkoa da gaitasun artistikoaren proba bai gainditzea).
  • Kirol Irakaskuntzako erdi mailako zikloak (ziklo horietarako beharrezkoa da berariazko kirol proba bat gainditzea edo kirol merezimendu bat egiaztatzea, kirol modalitate eta espezialitatearen arabera).

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIEN SISTEMAN aukera hauek ematen ditu:

  • 2. mailako profesionaltasun ziurtagiriak.

Erdi-mailako sarbide-probaren baliokidetasunak ondorio profesionaletarako

Erdi-mailako sarbide-proba gainditzea, ondorio profesionaletarako, DBHko graduatu-tutuluaren baliokidea izando da, betiere honako baldintza hauetako bat betetzen bada:

  • DBHko lehen bi mailetako ikasgai guztiak gaindituta izatea.
  • Helduentzako DBHko 1. mailako eremu guztiak gainditu izana.
  • Martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatutako ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan adierazitako beste betekizun batzuk.
Beraz, lanpostu publiko edo pribatuetarako deialdi batean DBH edo baliokidea izatea eskatzen bada, Erdi Mailako Sarbide Proba gaindituta duten eta adierazitako baldintzaren bat betetzen duten pertsonek lanpostu horiek eskuratu ahal izango dituzte.