Hasierako Lanbide Heziketa - LHko Sistemako D eta E graduak

Informazio orokorra - Tituluen katalogoa - Onarpena - LHrako sarbidea - Prestakuntza-eskaintza

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa: 848 426628 - 848 426036

Zein ziklo ikasi nahi duzu?

Bilatu ikasi nahi duzun goi mailako zikloa...

sakatu hemen

Goi Mailako Lanbide Heziketara sartzeko probak

Goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baldintzaren bat betetzen ez dutenek egin ditzakete proba hauek.

Adibidez, LHko edo APDko teknikari titulua edo batxiler titulua izanda, ezin da Goi Mailako Sarbide Proba egin, sartzeko baldintza bat izango bailitzateke..

Goi-Mailako sarbide proba

Goi-mailako probak balio du izangaiek batxilergoko helburuei dagokienez heldutasuna dutela egiaztatzeko, bai eta lortu nahi den goi-mailako heziketa-ziklorako behar diren berariazko ezagutzak dituztela egiaztatzeko ere.

Goi-mailako zikloetara sartzeko 5 proba mota daude. Gainditzeak lurralde nazional osoan du balioa.

  • Zientziak eta ingeniaritza.
  • Gizarte zientziak.
  • Osasun zientziak.
  • Giza zientziak.
  • Arteak.

Sartzeko baldintzak

- 19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta goi-mailako zikloetan sartzeko beste baldintzaren bat ez izatea.

Probaren egitura

Bi zatitan antolatzen da: 'Zati komuna' eta 'zati espezifikoa'.

'ZIENTZIA ETA INGENIARITZA' MODALITATEA

PROBAREN ZATIA GAIAK ARIKETAK
Komuna Hizkuntza ariketa bat
 

Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) (1)

ariketa bat
  Matematika ariketa bat
Espezifikoa (2) Físika eta Kimica ariketa bat
  Marrazketa teknikoa ariketa bst
  Industria teknologia. ariketa bat
  • (1) Espainiako historia eta Atzerriko hizkuntza aukeratu behar dira.
  • (2) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.

'GIZARTE ZIENTZIEN' MODALITATEA'

PROBAREN ZATIA GAIAK ARIKETAK
Komuna Hizkuntza ariketa bat
 

Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) (1)

ariketa bat
  Gizarte zientziei aplikatutako Matematika ariketa bat
Espezifikoa (2) Enpresaren ekonomia ariketa bat
  Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ariketa bat
  Geografia ariketa bat
  • (1) Espainiako historia eta Atzerriko hizkuntza aukeratu behar dira.
  • (2) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.

'OSASUN ZIENTZIEN' MODALITATEA'

PROBAREN ZATIA GAIAK ARIKETAK
Komuna Hizkuntza ariketa bat
 

Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) (1)

ariketa bat
  Gizarte zientziei aplikatutako Matematika ariketa bat
Espezifikoa (2) Biologia ariketa bat
  Kimica eta Fisika ariketa bat
  Lurraren eta ingurumenaren zientziak ariketa bat
  • (1) Espainiako historia eta Atzerriko hizkuntza aukeratu behar dira.
  • (2) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.

'GIZA ZIENTZIEN' MODALITATEA

PROBAREN ZATIA GAIAK ARIKETAK
Komuna Hizkuntza ariketa bat
  Espainiako historia ariketa bat
  Atzerriko hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) ariketa bat
Espezifikoa (1) Psikologia ariketa bat
  Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ariketa bat
  Geografia ariketa bat
  • (1) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.

'ARTE' MODALITATEA

PROBAREN ZATIA GAIAK ARIKETAK
Komuna Hizkuntza ariketa bat
  Artearen historia ariketa bat
  Atzerriko hizkuntza (ingelesa edo frantsesa) ariketa bat
Espezifikoa (1) Marrazketa artistikoa ariketa bat
  Bolumen ariketa bat
  Marrazki teknikoa ariketa bat
  • (1) Zati espezifikoko 3 ikasgaietatik 2 aukeratu behar dira.

Bi zatietako bakoitzaren kalifikazioa 0 eta 10 puntu artekoa izango da. Probaren azken kalifikazioa bi zatien batez besteko aritmetikoa izango da, eta kalkulatuko da zatietan gutxienez 4ko kalifikazioa lortzen bada. Amaierako kalifikazio hori 5 edo handiagoa bada, proba gaindituta dagoela ulertuko da.

 

Proba egiteko egokitzapenak

Sarbide-proba egiteko egokitzapenak eska ditzakete:

  • Desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonak
  • Hezkuntza-laguntzako behar espezifikoak egiaztatzen dituzten pertsonak.

Probaren salbuespenak

Goi-mailako zikloetara  sartzeko probaren salbuespenak honako dokumentu honetan daude adierazita, eta bertan zerrendatzen da, halaber, dagokion salbuespena lortzeko aurkeztu behar den dokumentazioa.

  Goi-mailako sarbide-probaren salbuespenak (eguneratu gabe)

Goi-mailako zikloetara sartzeko probaren zatiren baten salbuespena lortu nahi duten izangaiek berariaz eskatu beharko dute hori izena emateko eskabidean.

Goi-mailako sarbide-proba - 2021eko Deialdia

Webgune honetan eta sarrera-probaren izapideen fitxan emandako informazio guztia irakurri ondoren, honako urrats hauek egin behar dira:

  1. INSKRIPZIOA. Erregistro telematiko bidez egiten da, 'Educa Portal' bidez edo Nafarroako LHko zentroetan bertan. Inskripzio-eskaera aurkeztu behar da behar den dokumentazio guztiarekin eta inskripzio-tasen ordainagiriarekin
  2. INSKRIBATUTAKO PERTSONEN BEHIN-BEHINEKO ETA BEHIN BETIKO ZERRENDAK. Izena eman duten pertsonak argitaratzen dira, bai eta probaren parteak egokitzeko eta salbuesteko eskaeren ebazpena ere.
  3. PROBA EGITEA. Proba egiteko data eta tokia sarbide-probaren izapideen fitxan argitaratzen dira..
  4. PROBAREN EMAITZEN BEHIN-BEHINEKO ETA BEHIN BETIKO ZERRENDAK - ZIURTAGIRIAK JASOTZEA .

Sarbide-probaren 2021eko deialdiari buruzko informazioa, inskripzio-datei, probaren ariketak egiteari, emaitzen zerrendei eta beste informazio interesgarri batzuei buruzkoa, Izapideen Fitxan dago:

  Zikloetara sartezo proba izena ematea

Aurrezko deialdietako azterketa-ereduak

Hemen eskura ditzakezu azken hiru deialdietako azterketak. Begiratu "Deskribapena" atala.

 

Goi-mailako sarbide-proba gainditu izanaren ziurtagiria

Lurralde nazional osoan du balioa.

HEZKUNTZA-SISTEMA. Honako hauetara sartzeko aukera ematen du:

  • Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi-mailako zikloak (azken ziklo horietarako beharrezkoa da, halaber, Gaitasun Artistikoko Proba bat gainditzea, 'Arteak' proba gainditu bada izan ezik).
  • Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloak (horietarako ere beharrezkoa da Gaitasun Artistikoko Proba bat gainditzea, 'Arteen' proba gainditu bada izan ezik).

Goi-mailako zikloetara sartzeko lehentasunak, gainditutako sarbide-probaren modalitatearen arabera.

  • Kirol-irakaskuntzetako goi-mailako zikloak (horietarako ere beharrezkoa da dagokion kirol-teknikariaren titulua izatea eta kirol-betekizun bat egiaztatzea).

PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIEN SISTEMA. Honako hauetara sartzeko aukera ematen du:

  • 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak.

Goi-mailako sarbide-proba baliokidetasunak ondorio profesionaletarako

Goi-mailako sarbide-proba gainditzea DBHko graduatu-tituluaren baliokidea da ondorio profesionaletarako, baldin eta honako baldintza hauetako bat ere betetzen bada:

  • DBHko lehen bi mailetako jakintzagai guztiak gainditu izana.
  • DBHko I. mailako eremu guztiak gainditu izana helduentzat.
  • Martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatu zuen ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan adierazitako beste baldintza batzuk.

Goi-mailako sarrera-proba gainditzea Batxiler-tituluaren baliokidea izango da ondorio profesionaletarako, DBHko graduatu-titulua edo baliokidea badu.

Beraz, lanpostu publiko edo pribatuen deialdi batean DBH edo baliokidea, edo Batxilergoa edo baliokidea izatea eskatzen bada, goii-mailako sarrera-proba gaindituta duten eta adierazitako baldintzak betetzen dituzuten pertsonek lanpostu horiek lortzeko aukera izango dute.