Eszedentziak - Dpto
Administrazioko funtzionarioek edo lan-kontratudunek zernahi esparrutan aplikagarria den araudiaren gaineko informazioa eskura dute, besteak beste, eszedentziei edo erretiroei dagokiena.
Kontaktua: Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: srjpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 74
Araudia
Eszedentzia berezia
- Seme-Alabak edo ahaidea zaintzeko eszedentzia berezirako eskaera. Irakasleak
- Seme-Alabak edo ahaidea zaintzeko eszedentzia berezirako eskaera. Irakasle ez diren langileak
Funtzionarioak edo kontratatuak eskatuta, eszedentzia berezia onartzen ahal da, kasuan-kasuan ezartzen den aldirako, honelako arrazoi hauek egiaztatuz gero:
- Hiru urterako, gehienez, seme-alaba bakoitza zaintzeko direla, naturalak edo adoptatuak, edo adopzio aurreko harrerakoak edo harrera iraunkorrekoak. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.
- Hiru urterako, gehienez, langilearen kargura dagoen odoleko edo ezkontza bidezko ahaideren bat zaintzeko, bigarren gradura artekoa -hori barne-, baldin eta adinagatik edo istripu edo eritasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez bada eta lan ordaindurik ez badu.
Eszedentzia berezia emateko, funtzionarioak deklaratu beharko du bitartean ez duela beste jarduera profesionalik edo lanik eginen.
Eszedentzia berezian dauden funtzionarioek jatorrizko lanpostua gordetzeko eskubidea izanen dute, baina ez dute eskubide ekonomikorik sortuko. Dena den, antzinatasunaren ondorioetarako, egoera horretan ematen duten aldi osoa aintzat hartuko zaie. Eskubide pasiboen ondorioetarako, haien babes sozialeko arautegian ezarritakoari jarraikiko zaio.
Eszedentzia berezia duten langileek eszedentzialdia bukatu eta hurrengo egunean hasi beharko dute lanean jatorrizko lanpostuan.
Eszedentzia bereziko aldia bukatu gabe ere, interesdunek noiznahi eskatzen ahalko dute jarduneko zerbitzura itzultzea.
Eszedentzia agortu aurretik jardunera itzuliz gero, eszedentzia bereziko beste aldi bat eskatzen ahalko da subjektu eragile bera dela kausa, baina behin bakarrik, gehieneko epea bete arte gelditzen den denborarako. Kasu horietan, gutxienez sei hilabete utzi beharko dira jarduneko zerbitzura itzultzen denetik hurrengo eszedentzialdia hasi arte.
Garrantzitsua da azpimarratzea langile guztiak, funtzionarioak edo kontratatuak, eskatzen ahal dutela eszedentzia berezia.Hiru urterako, gehienez, haurra jaiotzen denetik edo, bestela, adoptatu aurreko harrera-fasean nahiz era iraunkorraren kasuan epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.
Hiru urtetan lanpostua gordetzea.
Lanera itzultzea edozein unetan eskatzen ahal du (itzuli baino 15 egun lehenago).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Seme-alaba zaintzeagatik, edo adopzioagatik edo harrera iraunkorragatik edo adoptatu aurreko harrera iraunkorragatik:
- Giza Baliabideen Zerbitzura zuzendutako eskaera, hasierako data adieraziz, eta bitartean ez duela beste jarduera profesionalik edo lanik eginen adieraziko duen aitorpena.
- Familia liburuaren fotokopia, bertan eszedentzia eskaera egitea ekarri duen adingabea agertu beharko du.
- Ahaidea zaintzeko:
- Giza Baliabideen Zerbitzura zuzendutako eskaera, hasierako data adieraziz, eta bitartean ez duela beste jarduera profesionalik edo lanik eginen adieraziko duen aitorpena.
- Osasun etxeko gizarte laguntzailearen edo gizarte langilearen edo oinarrizko gizarte zerbitzuen txostena, eria eskatzaileak zaindu behar duela frogatzen duena.
Borondatezko Eszedentzia
- Borondatezko eszedentziarako eskaera (interes partikularragatik). Irakasleak
- Borondatezko eszedentziarako eskaera (interes partikularragatik) Irakasle ez diren langileak
- Borondatezko eszedentziarako eskaera (beste administrazio publiko batean). Irakasleak
- Borondatezko eszedentziarako eskaera (beste administrazio plubliko batean). Irakasle ez diren langileak
1. Funtzionarioak eskatuta, borondatezko eszedentzia onartzen ahal da hurrengo kasuetan:
- Beste administrazio publiko batera edo berea ez den administrazio baten mendeko eta nortasun juridiko propioa duen entitate batera aldatzeagatik eta, orobat, kontratazioa egitean eta zerbitzua ematen hastean beste administrazio publiko batean zerbitzua ematen aritzeagatik.
- Gainera, aurreko lanpostuan borondatezko eszedentzia eman dakieke administrazio publiko beraren barruan, maila berdineko edo ezberdineko beste lanpostu batera aldatutako funtzionarioei, unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak salbuetsita.
- Alderdi politikoetan, sindikatuetan edo erakunde profesionaletan zuzendaritza karguak betetzeagatik, baldin eta funtzio publikoan aritzearekin edo Udalaren zerbitzuko funtzionario finko gisa aritzearekin bateraezina bada.
- Funtzionarioaren interes partikularrengatik. Jatorrizko lanpostua hemezortzi hilabetez gordeko da, zerbitzuaren beharrek horretarako bidea ematen badute eta interesdunak egiaztatzen baldin badu eskaera egin aurreko bi urteetan, gutxienez, jardunean edo horren antzeko lan egoera batean aritu dela.
2. Borondatezko eszedentzia mugarik gabeko aldi baterako emanen da.
3. Behar bezala justifikaturiko kasuetan izan ezik, borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izanen dute jardunera itzultzeko eskatu egoera horretan urtebete egin arte. Itzultzea erabaki ondoren, hilabeteko epean gauzatu behar da. Hala egiten ez bada, langileak galdu eginen du langile izaera.
4. Borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek gorde eginen dituzte lehendik dituzten maila, gradua eta antzinatasuna, baina ez dute eskubide ekonomikorik sortuko eta egoera horretan emandako denbora ez zaie inolako ondoriotarako kontuan hartuko.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Irakasleak: Giza Baliabideen Zerbitzura zuzendutako eskaera, hasierako data adieraziz.
- Irakasle ez diren langileak: Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira zuzendutako eskaera, hasierako data adieraziz.