STEAM Fair hizkuntza arrotzetan

Science, Technology, Engineering, Art & Mathematics

Kontaktua: Hizkuntza Programen Bulegoa
Mezu elektronikoak:
Telefonoa:

Panel-neurriak

Aurkezpen-panelak ezin izango ditu ondoko neurriak gainditu: 45 cm sakon, 75 cm alderik alde eta 90 cm altu.

Edukia

“Proiektua atzerriko zer hizkuntzatan aurkezten den, hizkuntza horretan egon behar du edukiak.

Izenburua: Zure izenburua idazten duzunean, besterik gabe, zure galdera edo pertsonen arreta jasotzen duen mezuren bat idatz dezakezu.

Galdera: Argi eta garbi aurkeztu ezazu zure galdera. Horrez gain, gai horrekiko zure interesaren aurrekariak eman itzazu, eta adieraz ezazu galdera nola asmatu duzun.

Hipotesia: Esperimentuak edo egiaztapenak egin aurretik, azaldu jendeari zure ustez zer gertatuko den.

Ekipamendua eta materialak: Proiektu honetan behar izan dituzun materialen zerrenda eman ezazu.

Datuak eta emaitzak: Esperimentuak egitean gertatu dena deskriba ezazu. Erabili grafikoak, taulak edo ikusizko babesa zure emaitzei buruz konbentzitzen laguntzeko.

Prozedurak: Azaldu argi zein pauso eman dituzun galderari erantzuteko eta zergatik erabaki duzun bide hori hartzea.

Ondorioa: Aurreko urratsean datuak bakarrik aztertu dituzu. Urrats honetan, lehen azaldutakoari zentzua eman behar zaio. Aipa ezazu hipotesia zuzena zen ala ez; lortutako emaitzei buruz duzun iritzia ere azaldu behar duzu. Gainera, adieraz ezazu, probak errepikatu beharko bazenitu, zer gauza aldatuko zenituzkeen.

Iturriak: Eman itzazu erabili dituzun iturriak: liburuak, web orriak, pertsonak...

Zure izena: Sar itzazu, halaber, zure ikasmaila eta zure irakaslearen izena.”