STEAM fair - Dpto
Science, Technology, Engineering, Art & Mathematics
Kontaktua: Hizkuntza Programen Bulegoa
Mezu elektronikoak:
Telefonoa:
STEAM azokak atzerriko hizkuntzak testuinguruan erabiltzea du helburu; zehazki, testuinguru zientifiko-teknologikoan.
STEAMen bidez lortu nahi da ikasleek beren gaitasun eta trebetasun zientifiko-teknologikoak (Science, Technology, Engineering and Math) aplikatu eta praktikan jartzea, baina ikuspegi sortzaile edo artistikotik (STEAMen “A”).
Ikuspegia ez da emaitzan soilik oinarritu behar, prozesuan baizik. Saiakera-errorea, pentsamendu dibergentea, problemen ebazpen dinamikoa, talde-lana eta iraunkortasun handia barne hartzen dituen prozesua.
STEAM azoka hau Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dago; beraz, etapa arteko eta ikastetxeen arteko esperientziak trukatzeko gune komun bat sortuko da, ikasleek, irakasleek eta, oro har, jendeak beren aurrerapenak erakutsi, ikasi, lankidetzan aritu eta besteen lanaz gozatzeko aukera izan dezan.
23-24 ikasturteko hurrengo STEErako informazioa
Ikasmailak: LH 5.- 6. maila
Parte-hartzaileak: talde bat ikastetxe bakoitzeko
Aurreinskripzioa egiteko ez da beharrezkoa ikasle\_talderik aukeratzea. Hautatutako ikastetxeei izena emateko formularioa bidaliko zaie, beharrezko eranskinak eta parte hartuko duten ikasleen izenak erantsita.
- Zer da STEAM?
- 100 STEAM Projects for Teachers
- 50 Tips and ideas for Teaching STEAM
- STEAM proiektu bat nola antolatzen den
- STEAM Baliabideak
- The scientific method: steps, examples.
- Material teknologikoaren mailegua
- Planetarioa- Planeta STEM
- Web SCIENCE fair Navarra 2019
- How to Identify Effective STEM Activities for Children-Baylor University