Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Musikako ikasketa profesionalak

Kontserbatorio profesionalek ematen dituzten musikako ikasketa profesionalek sei kurtso dituzte. Irakasgaiak musika-tresnaren espezialitatearen araberakoak dira.

Ikasketa hauetan sartzeko nahitaezkoa da sarrera proba bat gainditzea. Proba horrek barne hartuko ditu: musika-tresna, musika hizkuntzaren gaineko ezagutza teoriko-praktikoak eta entzumen gaitasuna. Sarrera lehen kurtsoan zein gainontzeko kurtsoetan egin daiteke. Probak ikastetxeek beraiek deitzen dituzte.

Matrikula ikasturte osorako egiten da eta gehienez ere zortzi ikasturte eman daitezke espezialitate bakoitzak dituen sei kurtsoak gainditzeko. Seigarren kurtsoa bukatzean Musikako titulu profesionala eskuratzen da, dagokion musika-tresnaren espezialitatean.

Etapa honetako musika-ikasketak DBHko eta Batxilergoko irakaskuntzekin batera egin daitezke, eta, horretarako, berariazko baliozkotze-sistema bat dago. Gainera, batxiler-titulua lortu ahal izango da, Arteen modalitatean, batxilergoko jakintzagai komunak soilik ikasita (Bigarren Hezkuntzako ikastetxean), kontserbatorioko 5. eta 6. mailekin batera.