Katalogoa - Publicaciones
Nafarroa Gaia duen edukia.
Liburu hau Nafarroako eskolen eta maisu-maistren lanaren ikerketari egindako ekarpena da, Erregimen Zaharra erori zenetik hasita eta Espainiako demokraziaren hastapenera arte. Hori dela eta, ikerketa honetako denborara-tartea XIX. Mende hasieratik, 1828-29 Gorteak (Erresumako azkenak) ospatu zirenetik, 1970eko Hezkuntza Lege Orokorra aldarrikatu zen artekoa da. Ia berrehun urteko aldi hori nahikoa da Nafarroako eskola-erakundean egon ziren aurrerapenak, geldialdiak eta atzerapenak ulertzeko.
Liburuxka honek Nafarroako Foruen jatorria eta esanahia aurkezten dizkigu modu erraz eta dibulgatzailean. Chipi-Txapa oinarrizko bildumaren 2. alea da. Helburua eskolako haurrei Nafarroa hobe ezagutzen laguntzea da.
Chipi-Txapa bildumaren 1. alea da, bere bitartez Nafarroa erakutsi nahi zaie Lehen Hezkuntzan diharduten ikasleei. Zenbaki hau sinboloei buruzkoa da, alegia: armarria, bandera eta himnoa.
Liburu honetan historiako garai erakargarria aztertzen da: XVI. mendea. Frantzisko Xabierren bizitza da liburuaren haria. Xabierko Gazteluan jaio eta Japoniara iritsi arte egin zituen bidaien berri ematen zaigu. Informazioa bi multzotan antolatuta dago. Lehenean, Xabierren bizitza izenekoan, pertsonaren bizitza ezagutuko dugu, Europa eta Asian barrena egin zituen bidaien laguntzaz. Bigarrenan, Xabierren mundua izenekoan, bere garaiko gertakari nagusien eta bisitatu zituen lekuen berri ematen zaigu.