Katalogoa - Publicaciones
Baliabide didaktikoak Bilduma duen edukia.
"Momo" eleberriaren irakurketatik abiatuta, ikasleekin hainbat gai lantzeko jarduerak proposatzen dira; besteak beste, nork bere buruaren onarpena, talde integrazioa, besteekiko harremanak, laguntasuna, desberdintasunak, erabaki pertsonalak eta gatazken konponbideari buruzko gaiak landu daitezke. Sei unitate didaktikotan antolatuta dago.
Argudiatzea eta iritzi testuak lantzeko hainbat sekuentzi didaktiko aurkezten dira. Zenbait tailerretan antolaturik, lehen hezkuntzako azken zikloko ikasleei zuzenduta dago.
Publizitate hizkuntzaren alderdi orokorrez diharduen sarrerarekin batera, prentsa idatzian argitaraturiko iragarkien bilduma eskaintzen zaigu. Iragarkiaren esaldi nagusia aintzat hartuta, bilduma alfabetikoki antolatuta dago. Orrialde bikoitzean aurkezten dira: ezkerraldean iragarkia ageri zaigu eta eskuinean erabilitako publizitate hizkuntza sakonki aztertzeko galderak. Horrez gain, aukeraturiko iragarkietatik abiatuta, hainbat ariketa proposatzen dira.
Nafarroako eta Espainiako aireko argazkien aukeraketa bat da, non geologia fenomeno interesgarriak ageri diren. Binaka jarritako aireko argazki horiek erliebean ikusi ahal izango ditugu, testuan emandako azalpenei jarraituz eraikiko dugun estereoskopioaren laguntzaz. Era berean, ikusgai diren fenomeno geologikoen eskema jasotzen duten gardenkiak eskaintzen zaizkigu.
Proposatutakoaren gaineko curriculum garapena jasotzen da. Besteak beste, helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio orientabideak, baliabideak, eta lekua eta denboraren antolaketa zehazten dira. Horrez gain, zazpi unitate didaktikoren garapena ageri zaigu.
DBHko lehen zikloan argudiatzea lantzeko tailerren bilduma da. Bakoitzean ikasleentzako testuak eta ariketak proposatzen dira.
Zazpi modulutako programazioa ere jasotzen da: elektrizitatea, iturgintza, igeltserotza, zurgintza, sarrailagintza, beiragintza eta tapizgintza, eta dekorazioa. Modulu bakoitza hainbat unitate didaktikoren bidez garatzen da. Halaber, unitate bakoitzeko, helburuak, edukiak, metodologia didaktikoa, praktikak, baliabideak eta egiteko beharrezkoa den denbora zehazten dira. Curriculumaren aniztasunean diharduten ikasleentzat egina dago.
Gaiaren araberako 20 bloketan bildutako 50 jarduera praktiko deskribatzen dira. Batzuk DBHrako egokiak dira, eta beste batzuk, zailagoak, Batxilergoari begira prestatuta daude.