Katalogoa - Publicaciones
Creena Bilduma duen edukia.
Hainbat orientabide eskaintzen dira, buruko paralisia duten haurren curriculuma egokitzeko. Adibide zehatzak eta ebaluazioa egiteko galdeketak ematen dira kasu bakoitzerako. Halaber, eskola altzariak eta material didaktikoak egokitzeko eranskina topatuko dugu.
2003ko martxoaren 6tik 8ra Hezkuntza eta Pertsona elbarriei buruz Iruñean eginiko biltzarrean aurkezturiko hitzaldi eta txosten guztiak biltzen dira. Biltzarreko inaugurazio eta amaiera hitzaldiak ere eskuratu ahal izango ditugu.
Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei zuzendutako informatika programa askoren aipamena eta deskribapena egiten da. Era berean, deskribaturiko programa bakoitzaren eskakizun teknikoen berri ematen da.
CREENAk itxuratzen dituen gidetako bat daukan CD-ROM bat da. Kontsultarako erreferentzi materiala izan nahi du mututasun selektiboa eskolan goiz antzemateko, ebaluatzeko eta esku hartzeko prozesuan.
DBHn elbarritasun psikikoa duten ikasleen beharrei hezkuntza erantzuna emateko gida da. Elbarritasun psikikoa definitzeaz gain, ikasle horien premiak azaltzen dira, bai adimen eta nortasunezkoak bai autonomia pertsonala nahiz sozialekoak. Curriculuma norbanakoari egokitzeko hainbat adibide ageri zaizkigu.
Liburuxka honetan gomendioak eskaintzen zaizkie goi mailako gaitasunak dituzten haurren gurasoei, saihestu beharreko alderdietan garrantzi berezia jarriz.
Con este material, queremos facilitar a la comunidad educativa, recursos para ayudar a sensibilizar hacia la inclusión.
Ikaskuntzaren nahasteen gida, irakurtzeko, idazteko eta kalkulatzeko zailtasunak dituzten ikasleetan zentratzen da.
AFNH gidak irakasleei informazioa, ildoak eta estrategiak eskaintzen dizkie, AFNHen nolakotasunaren gainean.