Katalogoa - Publicaciones

DBHri buruzko informazioa jasotzen da: DBHren egoera hezkuntza sisteman; ikasketa arloak eta ordutegiak; hautazko ikasgaiak; ikasle aniztasunaren arreta; Promozioa eta errepikatzea; eta, titulazioa eta etapa amaieran egin daitezkeen ikasketen zerrenda.

Testuen bitartez, ahotsa, sentimendua eta sormena lantzeko hainbat teknika eta ariketa proposatzen dira, irakurtzeko trebetasuna finkatzeko eta garatzeko helburuarekin. Proposaturiko teknikak lantzeko testu egokiak ageri zaizkigu.
Lehen Hezkuntzako hiru zikloetan 2006-2007 ikasturte amaieran egingo den kanpo ebaluazioaren testuingurua aurkezten da. Ebaluatuko diren arloetako proben ereduak ere topa daitezke, hau da: gaztelaniazko ulermenezko irakurketa, gaztelaniazko testuen ekoizpena eta arazoen ebazpena.
Ingelesezko Hizkuntza gaitasuna; ahozko komunikazioa proban erabilitako lau sortak dira, A4 tamainan, inprimatzeko modukoak.
Haur hezkuntzarako proposaturiko ingeleseko curriculuma ageri zaigu. Horrez gain, curriculumaren edukiak ebaluatzeko proba bat eskuratzeko aukera izango dugu, CD-ROMean eta paperean.
Haur hezkuntzarako proposaturiko ingeleseko curriculuma ageri zaigu. Horrez gain, curriculumaren edukiak ebaluatzeko proba bat eskuratzeko aukera izango dugu, CD-ROMean eta paperean.
Proposatutakoaren gaineko curriculum garapena jasotzen da. Besteak beste, helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio orientabideak, baliabideak, eta lekua eta denboraren antolaketa zehazten dira. Horrez gain, zazpi unitate didaktikoren garapena ageri zaigu.
CD-ROM honek irakasleen esku jarri nahi ditu DBHn Irakurketa gaitasunak Hobetzeko Plana 2008-2009rako prestatu eta itxuratu dituzten materialak eta egindakoaren eta geroko ahalbideen osotarako ikuspegia eman nahi du. Orientabideak ere ematen ditu ikastetxe bakoitzeko Irakurketa Planean landutako materialak nola aprobetxatu jakiteko. Seiehun baino gehiago irakasle izan dira egileak.

Irakurketa liburuxka hau urtero irakurketa sustatzeko egiten diren kanpainetan argitaratzen da. 12 fitxa dauzka, haurrak liburutegian hartzen dituen obren deskripzioa eta apreziazioa bertan idazteko, eta horrez gain egutegi bat, liburu eta irakurketaren inguruko Abezedario bat eta baliabide zerrenda txikia.

Lehen zatian, irakurketaren gaineko eredu teorikoa aurkezten da. Bigarren zatiak, berriz, irakurketa plan bati buruz dihardu. Besteak beste, horrelako plan baten xedea, ezaugarriak eta elementuak zehazten dira. Horrez gain, plana egiteko baliagarri izango zaizkigun argibideak ematen dira.