Katalogoa - Publicaciones
Eskola liburutegian lantzeko egokiak diren prestakuntza jarduerak jasotzen dira. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago.
Tierra Estella BHIko diziplina anitzeko ekipo batek eginiko esperientzia didaktikoaren berri ematen zaigu. Horren bidez, ikasleei inguruko ondare historiko eta kulturala ezagutarazi nahi zaie. Dena den, "Tierra Estella, una mirada a nuestro entorno" esperientzia didaktikoa izateaz gain, eskualdeko kultura ondare aberatsa ezagutu nahi dutenen esku jarritako gida ere bada.
Hezkuntzaren etapa honen gaineko informazioa ematen du; hiru hizkuntz ereduen ikasgaiak eta ordutegiak, derrigorrezko eta aukerako ikasgaiak, 4.eko curriculum aukerak, ebaluazioa, promozioa, tirulua eta ondoren egin daitezkeen ikasketak.
Batxilergoaren gaineko informazioa ematen du: non kokatua den hezkuntza sistemaren barrenean, zer kurtso eta zer ikasgai ematen diren eta zer modalitate dauden: arteak, zientzia eta teknologia, giza eta gizarte ziientziak, eta bai beste haibat alderdi: ebaluazioa, promozioa, titulua eta ondoren egin daitezkeen ikasketak.
Batxilergoaren gaineko informazioa ematen du: non kokatua den hezkuntza sistemaren barrenean, zer kurtso eta zer ikasgai ematen diren eta zer modalitate dauden: arteak, zientzia eta teknologia, giza eta gizarte ziientziak, eta bai beste haibat alderdi: ebaluazioa, promozioa, titulua eta ondoren egin daitezkeen ikasketak.
Zeharkako gaiak Ingeleseko orduetan lantzeko modua proposatzen zaigu. Ildoak zehaztu, eta ikasgelan aplikatzeko egokiak diren adibideak eskaintzen zaizkigu. Horrez gainera, irakasleek gai horiek lantzeko eskura ditzaketen materialen zerrenda ematen da.
Zazpi modulutako programazioa ere jasotzen da: elektrizitatea, iturgintza, igeltserotza, zurgintza, sarrailagintza, beiragintza eta tapizgintza, eta dekorazioa. Modulu bakoitza hainbat unitate didaktikoren bidez garatzen da. Halaber, unitate bakoitzeko, helburuak, edukiak, metodologia didaktikoa, praktikak, baliabideak eta egiteko beharrezkoa den denbora zehazten dira. Curriculumaren aniztasunean diharduten ikasleentzat egina dago.
Margarita Angulemakoa, Nafarroako erreginaren biografia. Chipi-Txapa bildumako Biografiak sail berriari hasiera ematen dio.
Gure gizartean matematikak duen zereginari buruzko hausnarketa egin ondoren, liburuak Lehen Hezkuntzako ikasturteetan eta zikloetan hautemandako arazoak konpontzeko tailer baten eredua proposatzen digu, ikasgelan lantzeko hainbat jarduerekin batera. Halaber, CD-ROMa banatzen da askotariko jarduera eta proposamen didaktikoekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Lehen hezkuntzako irakasleei zuzenduta dagoen arren, DBHko lehenengo ikasturteetarako ere baliagarria izan daiteke.