Nafarroako erreinua

Zenbaki honetan Nafarroako historia aurkezten zaie ikasleei, honako atal hauetan banatuta: Historiaren Aurretik; Baskoiak eta Erromatarrak; Kristauak eta Paganoak; Bisigodoak; Musulmanak; Iruñeko Erreinua; Nafarroako Erreinua; Nafarroako gizartea Erdi Aroan; Done Jakue bidea Nafarroan; Frantziako Dinastiak eta Historia baten amaiera.

Irakurri gehiago...

Nafarroako eskola liburutegiak. 1999-2006
imagen

Sail honetako 6. zenbakiak Nafarroako eskola liburutegien gaurko egoera aztertzen du, izandako emaitzak 1999ko azterlaneko emaitzekin konparatu, eta hemendik aurrerako hobekuntza ildoak ezartzen ditu.

Irakurri gehiago...

Nafarroako eskolaren historia ilustratua (1828-1970)
imagen

Liburu hau Nafarroako eskolen eta maisu-maistren lanaren ikerketari egindako ekarpena da, Erregimen Zaharra erori zenetik hasita eta Espainiako demokraziaren hastapenera arte. Hori dela eta, ikerketa honetako denborara-tartea XIX. Mende hasieratik, 1828-29 Gorteak (Erresumako azkenak) ospatu zirenetik, 1970eko Hezkuntza Lege Orokorra aldarrikatu zen artekoa da. Ia berrehun urteko aldi hori nahikoa da Nafarroako eskola-erakundean egon ziren aurrerapenak, geldialdiak eta atzerapenak ulertzeko.

Irakurri gehiago...

Jaitsi ezazu argitalpena gaztelanian

Jaitsi ezazu argitalpena euskaraz

Nafarroako Eskoletako Liburutegien Azterketa: Hurbiltze saioa
imagen

Eskola liburutegien gaur egungo egoeraren berri eman, eta hobetzeko neurriak proposatzen zaizkigu, eskola liburutegia ikastetxeko elementu dinamizatzailea izan dadin eta hezkuntza erreforman lagundu dezan.

Irakurri gehiago...

Nafarroako Foruak eta Instituzioak
imagen

Liburuxka honek Nafarroako Foruen jatorria eta esanahia aurkezten dizkigu modu erraz eta dibulgatzailean. Chipi-Txapa oinarrizko bildumaren 2. alea da. Helburua eskolako haurrei Nafarroa hobe ezagutzen laguntzea da.

Irakurri gehiago...

Nafarroako Geografiaren DVDa
imagen

Testuak, Kontzeptu Mapak, Grafikoak, Irudiak, Argazkiak eta Geografia Mapak jasotzen dituen DVDa da. Honako multzo handi hauetan banatuta dago: Geografia Fisikoa, Giza Geografia, Geografia Ekonomikoa, Foru Erkidegoa eta Nafarroa Europako Batasunean. Era berean, multzoak ataletan eta azpiataletan banatuta daude.

Irakurri gehiago...

Nafarroako landare-animaliak

Koaderno honek Nafarroako hainbat tokitako landare animalien laminak aurkezten ditu. Ikasgelan lantzeko proposamenak lagun. Erdarazko bertsioa ere badu.

Irakurri gehiago...

Nafarroako simboloak
imagen

Chipi-Txapa bildumaren 1. alea da, bere bitartez Nafarroa erakutsi nahi zaie Lehen Hezkuntzan diharduten ikasleei. Zenbaki hau sinboloei buruzkoa da, alegia: armarria, bandera eta himnoa.

Irakurri gehiago...

Nazioarteko ebaluazioak eta ikasleen irakurmena hobetzea

Irakurmena definitzeaz gain, PIRLS eta PISA nazioarteko ebaluazio proiektuetan irakurketari buruz jasotakoaz hitz egiten da. Era berean, irakurketan goi mailako errendimenduak lortu ahal izateko, hezkuntza sisteman egin beharreko jarduera egokiak aztertu, eta jarduteko proposamenak zehazten dira.

Irakurri gehiago...

Necesidades Educativas Especiales en la ESO
imagen

DBHn elbarritasun psikikoa duten ikasleen beharrei hezkuntza erantzuna emateko gida da. Elbarritasun psikikoa definitzeaz gain, ikasle horien premiak azaltzen dira, bai adimen eta nortasunezkoak bai autonomia pertsonala nahiz sozialekoak. Curriculuma norbanakoari egokitzeko hainbat adibide ageri zaizkigu.

Irakurri gehiago...