Katalogoa - Publicaciones
DBHn elbarritasun psikikoa duten ikasleen beharrei hezkuntza erantzuna emateko gida da. Elbarritasun psikikoa definitzeaz gain, ikasle horien premiak azaltzen dira, bai adimen eta nortasunezkoak bai autonomia pertsonala nahiz sozialekoak. Curriculuma norbanakoari egokitzeko hainbat adibide ageri zaizkigu.
Tolesgarri honetan modu erraz ulergarrian esplikatzen zaie gurasoei gure nerabe eta gazteek zer erabilera nagusi egiten dituzten Interneten: e-maila, messengerra, chata, sare sozialak, blogak, wikiak, eta abar, eta eskola ematen ere zaie zer prekauzio neurri komeni den hartzea sarearen erabilera segurua egiteko.
Lehen zatian, ahozko adierazpenaren irakaskuntzari eta ahozkotasuna ikaskuntzan duen garrantziari buruzko hausnarketak biltzen dira. Bigarren zatian, berriz, ahozko azalpen bat prestatzeko "sekuentzia" eskaintzen zaigu, adibide gisa.
Lodosako "Pablo Sarasate" BHI, Corellako "Alhama" BHI eta Cintruenigoko "La Paz" BHI ikastetxeetako irakasleek eginiko ikastetxeko irakurketa planak aurkezten dira. Eredutzat hartu daitezke Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxeetan.
XIX. mendeko Irakurtzen ikasteko manual baten edizio fasimila da, Nafarroako Eskola Kontseiluak bultzatua. Manuala, Nuevo Libro segundo delakoa, Nafarroako hezkuntza batzorde Gorenak enkargatu ezion Ezequiel Torrecilla maisuari eta behin eta berriz argitaratu zuen XIX. mendearen erdialdetik XX. mendea ongi sartu arte. Faksimilaren osagarri, liburuak bi azterlan ere baditu, Javier Navallasek eta Francisco Sotok prestatuak, bata Hezkuntza Batzorde Gorenaren gainean eta bestea Libro Segundoren beraren gainean.
Kanpoan egin daitezkeen ekintzen eskuliburua da. Bertan deskribatzen dira Kartografiako Orientazioaren eta Meteorologia eta Klimaren oinarrizko alderdiak. Halaber, oinez, bizikletaz eta zaldiz txangoak egiteko argibideak ematen dira.
Hezkuntza Ikuskaritzako Sistemaren Ebaluazioa saileko 8. zenbakia. Liburuaren asmoa da zenbait irizpide bateratu sortu eta eskaintzea Lehen Hezkuntzako ikasleek idatzitako testuak zuzentzeko. Euskarazko bertsioa berariaz egokitua dago euskarazko testuak zuzendu beharrak dakartzan problemetarako.
Dokumentu honek ikasle etorkinen eskolaratzea errazteko orientabideak eskaintzen ditu. Familian nahiz ikastetxean, ikasleekin egin beharreko jarduerak ageri dira. Horrez gain, hainbat arlotan kultur arteko ikuspegia txertatzeko moduaz eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikazioaz eta garapenaz arduratzen da. Bibliografia laburra ere eskaintzen du.
Liburuxka honetan gomendioak eskaintzen zaizkie goi mailako gaitasunak dituzten haurren gurasoei, saihestu beharreko alderdietan garrantzi berezia jarriz.