Katalogoa - Publicaciones
Palabras de Papel aldizkariaren 6. zenbakia. Nafarroa osoko ikasleen ekarpenak jasotzen ditu "sekretu bat kontatuko dizuet" gaiaren inguruan, hainbat hizkuntzatan idatziak.
Palabras de Papel aldizkariaren 7. zenbakia. Nafarroa osoko ikasleen ekarpenak jasotzen ditu "Atea ireki nuen eta bertan zen" gaiaren inguruan, hainbat hizkuntzatan idatziak.
2006ko PISA ebaluazioaren datuak aurkezten ditu, Zientzia, Irakurketa eta matematikaren inguruan egina. Aurrena Pisa ebaluzioaren orientazioa esplikatzen du eta ondoren emaitzak, gaitasun/prozesu eskalen arabera, ezagupen menderatze mailen arabera, zientzienganako jarreraren arabera eta hainbat aldagairen arabera. Irakurketan eta matematikan errendimendu orokorra aurkezten da, eta gero gaitasun mailen arabera eta sexuaren arabera ere bai.
Zientziak ebaluatzeko PISA eredua aurkezten zaigu. Edukiak, testuingurua eta zientzia prozesuak neurtzen dituen gaitasun zientifikoa azaltzen zaigu. Iruzkinez lagundutako galdera dezente eskaintzen dira eta baita ereduak berak eragindako iradokizunak ere.
Recoge la Resolución 937/1994 de 3 de octubre por la que se establece el plan de implantación y ofrece materiales de apoyo para la elaboración del Proyecto Curricular. Contiene orientaciones sobre la adecuación de los objetivos generales de la etapa, criterios metodológicos, evaluación y programaciones didácticas.
293/2005 Ebazpena jasotzen da, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen Zuzendari Nagusiarena, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetan 2005-2007 ikasturteetarako hobekuntza plana ezartzen duena.
Lehen zatian, plastikako irakasleak ikasgelan erabili ditzakeen teknika eta material guztiak aurkezten dira: marrazketa, pintura, estanpazioa, grabatua, eskultura, komikia, etab. Bigarren zatian, berriz, teknika horiek LHko eta DBHko zikloetan aplikatzeko moduak zehaztu, eta unitate didaktikoak eta jarduerak proposatzen dira.
Portaera arduratsuei buruzko gomendioak eskaintzen zaizkie haurrei eta hezkuntza arduratsua egiteko ildoak gurasoei. Halaber, 3tik 12 urte bitarteko haurren bilakaeraren alderdien gaineko informazioa eman, eta gurasoei nahiz haurrei zuzenduriko galdetegiak banatzen dira.
Javier Izcue eta Ignacio Arangurenen antzeslana, Navarro Villoslada BHIko Antzerki Tailerrerako idatzia. Talde horrek 2008-2009 ikasturtean taularatu zuen. Hamar eszena beregain dira, zeinetan hainbat pertsonaia nerabek beren denboran gauza bat lehenbiziko aldiz egin zuteneko gorabeherak kontatzen dituzten. Liburuarekin batera, antzestaldi baten bideo grabazioa dakarren DVD bat ere badator.Horrez gain, antzeslana tutoretzan lantzen laguntzeko gida didaktikoa ere eskuragai dago, zeinak 2009-2010 ikasturteko Bizikidetza Kanpaina osatzen duen.
CD que recoge los contenidos de las ponencias que se presentaron durante los días 27,28 y 29 de abril dentro del marco de las primeras jornadas sobre intercambio de experiencias docentes en las unidades de currículo especial (UCES), organiozadas por el CREENA.