Katalogoa - Publicaciones
Musika hastapeneko sekuentzia proposamenak jasotzen ditu. Besteak beste, Orffen instrumentariumaren edo eskola musika-tresnen hastapena, musika hizkuntzaren hastapena eta koro, akordeoi, gitarra, piano eta biolinaren hastapena. Musika eskolei zuzenduta dago.
279/2004 Foru Agindua, urriaren 8koa, Haur eta Lehen Hezkuntzako oinarrizko trebetasunak hobetzeko Atlante Proiektua ezartzen duena. Eranskinean, helburu orokorrak, hobekuntzarako 10 ildoak, 50 helburu estrategikoak eta horiek aplikatzeko egutegia ageri dira.
Gaiaren araberako 20 bloketan bildutako 50 jarduera praktiko deskribatzen dira. Batzuk DBHrako egokiak dira, eta beste batzuk, zailagoak, Batxilergoari begira prestatuta daude.
Nafarroako Foru Erkidegoan aplika daitezkeen hezkuntza legeen bilduma jasotzen da. Hezkuntza orokorreko araudiari buruzko atalaz gain, irakaskuntza, ikastetxe, ikasle, ebaluazio, langile, euskara, unibertsitate eta bestelako gaiei buruzko araudia eskaintzen zaigu. Era berean, arauen eta oin orrietako oharren gaineko aurkibidea txertatu da.
Nafarroako Ibilbide Literarioak programan parte hartzen duten ikasle guztiei ematen zaien kaiera da. Nafarroaz, bertako jendeaz, paisaiaz, historiaz, artez eta naturaz diharduten literatura pasarteek osatua da. Ilustrazio ugariz lagunduta ageri zaigu.
Sailkapen Hamartarra Unibertsalaren berri eman, eta eskola liburutegia antolatzeko nola aplikatu behar den azaltzen da.
Con este material, queremos facilitar a la comunidad educativa, recursos para ayudar a sensibilizar hacia la inclusión.
Nafarroako hezkuntzan erabilitako adierazle sistemaren berri ematen zaigu. Honako multzo hauetan banatuta daude: Testuinguru Adierazleak, Baliabide Adierazleak, Eskolaratze Adierazleak, Prozesu Adierazleak eta Emaitza Adierazleak.
Liburu honek jasotzen du zer bilakaera duen Nafarroako hezkuntza Sistemak 2007. urtean
Nafarroako Hezkuntza Sistemaren emaitzak gaurkotuta jasotzen dituen dokumentua.