Katalogoa - Publicaciones
AFNH gidak irakasleei informazioa, ildoak eta estrategiak eskaintzen dizkie, AFNHen nolakotasunaren gainean.
Curriculum Egokituaren Unitateak urtebetez martxan jarri ondoren, Curriculuma Diseinatzeko eta Garatzeko Unitate Teknikoak eginiko ebaluazioa jasotzen da. Ikasle, guraso eta irakasleen iritziak ere aintzat hartu dira. Amaieran, hobetzeko orientabideak eta ondorioak eskaintzen zaizkigu.
Liburu honetan historiako garai erakargarria aztertzen da: XVI. mendea. Frantzisko Xabierren bizitza da liburuaren haria. Xabierko Gazteluan jaio eta Japoniara iritsi arte egin zituen bidaien berri ematen zaigu. Informazioa bi multzotan antolatuta dago. Lehenean, Xabierren bizitza izenekoan, pertsonaren bizitza ezagutuko dugu, Europa eta Asian barrena egin zituen bidaien laguntzaz. Bigarrenan, Xabierren mundua izenekoan, bere garaiko gertakari nagusien eta bisitatu zituen lekuen berri ematen zaigu.
Liburuxka-kartel honek bultza egiten du prentsa etxean irakurtzera, funtsezko bidea baita Bigarren Hezkuntzako ikasleen irakurmen gaitasuna finkatu eta hobetzeko.
Lehen zatian, irakurketari, esanahiari eta testuaren ulermenari buruzko hausnarketa sakona eskaintzen zaigu, irakurtzeko ekintzan parte hartzen duten faktoreak aintzat hartuz, hau da: irakurlea, testua eta testuingurua. Bigarren zatian, berriz, honako hauek eskaintzen dira: ulermenezko irakurketaren aurretik egin beharreko jarduerak, arlo guztietan komunak diren irakurmen trebetasunak garatzeko jarduerak eta testuak hobe ulertzeko idazketa jarduerak.
Ipuin liburu ilustratua, Ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko kanpainan erabiltzekoa.