Katalogoa - Publicaciones
Baliabide didaktikoak Gaia duen edukia.
2004. ikasturtean Euskara Zerbitzuak deitutako Hezkuntza Berrikuntza lehiaketan saritutako egitasmoak dira.
New York hiriko elementuetan oinarrituriko unitate didaktikoa proposatzen da, hain zuzen: eraikinak, jendea, kaleak, metroa eta museoak. Bakoitzari buruzko jarduerak ere eskaintzen dira.
Bitartekaritzaren nondik norakoak azaltzen dira eta hainbat teknika eta material eskaintzen zaizkie orientatzaileei, gatazketan bitartekari modura esku hartuko duten borondatezko ikasleak prestatzeko.
Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak aukerako irakasgairako berariaz egindako metariala (DBHko 2. kurtsoa) . Baliagarria da, halere, beste hainbat mailatarako eta hainbat arlotako material lagungarritako. Ikaslearen koaderno honez gain gida didaktikoa ere badu.
Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak aukerako irakasgairako berariaz egindako metarialaren gida didaktikoa da (DBHko 2. kurtsoa) . Baliagarria da, halere, beste hainbat mailatarako eta hainbat arlotako material lagungarritako. Gida honez gain, ikaslearen koaderno bat ere osagai du.
Liburu honek hainbat material jasotzen ditu, Navarro Villoslada BHIko teatro lantegiak 2006-2007 ikasturtean taularatu zuen La posadera antzerkitik sortu direnak. Obraren testua dakar, koaderno didaktikoa eta ikasgelarako jarduera koadernoa eta antzespenaren Bideoa duten bi DVD.
Hautazko ikasgai honen garapen didaktikorako proposamena aurkezten zaigu. Era berean, ikasgaiaren curriculuma eta proposamen didaktikoa, unitate didaktikoa, bibliografia eta baliabideak eskaintzen dira.
Presenta propuestas didácticas de Educación Plástica, Música y Dramatización en las que se destacan los aspectos comunes. Por ello, los autores desarrollan sus contenidos de forma integrada, con un enfoque que contempla las estrechas conexiones entre estos distintos modos de expresión y representación artística. Se acompaña de un CD-audio con las grabaciones musicales propuestas.
CD honek sekuentzi didaktikoak eta jarduera ereduak jasotzen ditu. Haur Hezkuntzan, hizkuntza idatziaren irakaskuntzarako eredu eta gida modura erabili ahal izango dugu.
"Momo" eleberriaren irakurketatik abiatuta, ikasleekin hainbat gai lantzeko jarduerak proposatzen dira; besteak beste, nork bere buruaren onarpena, talde integrazioa, besteekiko harremanak, laguntasuna, desberdintasunak, erabaki pertsonalak eta gatazken konponbideari buruzko gaiak landu daitezke. Sei unitate didaktikotan antolatuta dago.