Katalogoa - Publicaciones
Dokumentazio didaktikoa Gaia duen edukia.
Argitalpen honetan jasotako hitzaldiak eta txostenak 2003ko martxoan aurkeztu ziren, Hezkuntza Departamentuaren Euskara Zerbitzuak antolatutako A ereduari buruzko jardunaldietan.
Familiei zuzendutako proposamena da, liburutegi txiki bat egin dezaten. Oinarrizko eta aldi berean askotariko funtsek osaturiko liburutegiak testu liburuez bestelakoa izan behar duen arren, eskolako lanak egiteko lagungarria izan beharko du.
Sarrera zabala du eta bertan zehazten dira, besteak beste, helburu orokorrak, edukiak eta horien sekuentziazioa, jarraitu beharreko metodologia eta ebaluazio irizpideak. Bigarren zatian, tresnekin praktikak egiteko 16 unitate didaktiko proposatzen dira. Mailaren araberako multzotan banatuta daude (7, 8, 9, 10 eta 11 urte).
Liburu honek ikasleen ahozko gaitasuna, penstamendu kritikoa eta ikasleen parte hartzea zabaldu nahi du, ahozko adierazpena, ahozko erregistro formalak eta portaerako arau sozial zenbait menderatzea dela medio.
Lehen zatian, alde batetik, kontzeptu mapak eraikitzeko modua azaltzen zaigu; eta bestetik, irakurmena hobetzeko mapek duten garrantzia azpimarratzen da. Bigarrenean, berriz, irakasleek eta ikasleek eginiko kontzeptu mapak ageri zaizkigu, iruzkinez lagunduta.
Eskola liburutegia antolatzeko oso baliagarriak diren gomendioak ematen dira. Era berean, liburutegiaren funtzionamendurako eta antolaketarako beharrezkoak diren dokumentuak eskuratu daitezke eranskinetan.
Irakurketari eta eskola liburutegiaren eginkizunari buruzko hausnarketaz gain, irakurtzeko ohiturak sortzen lagungarria izan daiteke. Eskola liburutegian antolatutako kulturako zenbait jardueraren garapena aurkezten du.
Eskola liburutegi batek eduki behar dituen oinarrizko funtsei buruzko argibideak ematen zaizkigu. Era berean, haur eta gazte literaturako argitaletxeek, informazio liburuek eta irakurketa planak egiteko nahiz ikasleen irakaskuntzarako Internetek eskainitako baliabideek osatutako zerrenda luzea eskuratuko dugu.
Eskola liburutegia aztertzeko eta ikertzeko baliabideak eskaintzen dituen gune gisa aurkezten zaigu. Hainbat ariketa eskaintzen dira, ikasleek liburutegiak eskainitako materialak, kontsulta liburuak, entziklopediak eta hiztegiak erabiltzen ikas dezaten.
Derrigorrezko irakaskuntzaren testuinguruan, gaztelania bigarren hizkuntza gisa irakasteko eta ikasteko curriculum proposamena eskaintzen zaigu. Helburu espezifikoak eta orokorrak, gaien araberako multzotan banatutako Lehen eta Bigarren hezkuntzarako edukiak eta ebaluazio irizpideak zehazten dira adibide jakin batzuen laguntzaz. Horrez gain, oinarri didaktikoak zein metodologikoak eta, Lehen eta Bigarren hezkuntzan BH/2ko programazio batean egin beharreko lanen proposamena egiten zaigu, hizkuntzaren lau trebetasunak aintzat hartuz, alegia: ahozko ulermena, irakurmena, ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena. Hainbat baliabide didaktiko proposatzen dira.