Chromebook bati behin betiko baja ematea

Chromebook batek haustura edo kalteren bat duenean, eta konpontzea merezi ez duenean, edo aspalditik aurkitu ezinda dagoen gailua bada, ikastetxeak honako hau egin behar du:

  • Esparru-hitzarmenaren bitartez berri bat erosi.
  • Chromebookaren baja eskatzea honako formularioaren bidez. Horrela, Googleko bere lizentzia berreskuratzen da eta GLPI inbentariotik kentzen da.
  • Gailu hori birziklatzeko gune garbi batera eramatea.