Galdutako chromebook bati jarraipena egin

Chromebook bat galduz gero, baimendutako langileek formulario honen bitartez (Chromebook bati jarraipena egiteko eskaera), ekipoari jarraipena egiteko eskaera egin dezakete. Modu honetan, sailak nor edo nondik ari den erabiltzen jakin ahal izango du (Internetera konektatuz gero, koordenadak ezagutu daitezke, baita pantailan egiten ari denaren argazkiak lortu ere).

Lortutako informazioa ikastetxeari helaraziko zaio, horren arabera jardun dezan.

Eskaera hau ikasle batek Chromebooka galdu duenean edo kendu diotenean edo ez duela esaten duenean soilik erabili behar da. Ez da erabili behar ikastetxe batek bere chromebook-en kokapena ezagutzen ez duenean (ziurrenik ikastetxeko armairu batean egongo dira, eta pizten ez direnez, ez dute informaziorik emango).

Jarraipen horren ondoren, Chromebooka berreskuraezina dela erabakitzen bada