Lankidetzaz eta ilusio handiz ospatu ditu herriko bestak Igantziko landa eskolak - Lankidetzaz eta ilusio handiz ospatu ditu herriko bestak Igantziko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/09/30
San Migel bestak zirela eta, Igantziko eskolako familiek konpromisoa eta gogoa erakutsi zuten berriro. Jarduera garrantzitsuenen artean, familiek eta eskolak ahaleginak batu zituzten edariak, gosariak eta ogitartekoak eskaintzen zituen taberna bat muntatzeko. Lan kolektibo horri esker, landa-eskolarako funtsezkoak diren jardueretara bideratutako funtsak bildu ziren: jantokia, Hezkuntza Emozionala eta ikasleei ikasgelatik haratago ikasteko aukera ematen dieten irteerak eta kanpalekuak. Ekimena duela 14 urte sortu zen, eta aurten ere indar berrituarekin ospatu zen, ospakizuna aberastu zuten ideia eta hobekuntza berriak ekarriz.
Jai hauek landa eskolak herriaren eragile kultural eta sozial gisa duen balioa nabarmendu dute. Haurrak hezteaz gain, komunitate-loturak indartzen ditu, elkarguneak sortzen ditu eta tradizioak bizirik mantentzen ditu.
Hemendik, ekimen hau posible egin zuten familiei, irakasleei eta boluntarioei egiten diegun errekonozimendua, elkartzea eta lan kolektiboa hezkuntza proiektu bat herri osoarentzako benetako festa bihurtzeko gai direla erakusten duen adibidea.