Anfibio eta narrastien tailerra burutu du Etxalarko landa eskolak - Anfibio eta narrastien tailerra burutu du Etxalarko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Albistearen idazleak: Landagain eskolako 3., 4. eta 5. mailako ikasleak
2023/11/15
2023ko urriaren 23an, Euskal Herriko anfibioen eta narrastien inguruko tailerra egin genuen Etxalarko Landagain eskolan. Horretarako, Arantzadi elkarteko Iñaki Romero espezialista etorri zen LH3, LH4 eta LH5eko ikasleekin tailerra egitera.
Anfibioei eta narrastiei buruzko ezaugarriak eta desberdintasunak ikasi genituen. Horretarako, lehenik, Iñaki
Romero aurkeztu egin zen, bere lana zein zen eta zer egiten zuen kontatuz. Ondoren, anfibioei eta narrastiei buruzko informazioa eta argazkiak erakutsi zizkigun, animalia hauen desberdintasunak eta ezaugarriak erakutsiz. Jarraian, igel, apo eta suge hilak eta lehorrak ikusi eta ukitu genituen. Amaieran, anfibio eta narrastiak ikusterakoan, zer egin jakiteko gomendioak eman zizkigun.
Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta horregatik, asko gustatu zitzaigun anfibioen eta narrastien inguruko tailerra. MILA ESKER IÑAKI!