Lekarozko eskolako ikasleek sagardoa egiten ere trebeak direla erakutsi dute - Lekarozko eskolako ikasleek sagardoa egiten ere trebeak direla erakutsi dute - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/11/18
Joan den urriaren 24an Lekarozko eskolako ikasleak Lekarozko Larralde sagardotegira igo ziren sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzera. Haiek, Xabik, Oiankok eta Marijok, modu dibertigarrian sagar ekologikoaren jatorria, makinariaren funtzioa eta fermentazioa nola egiten den erakutsi zizkieten. Nola ez, sagar zuku goxoa dastatzeko aukera izan zuten!
Bi aldiz pentsatu gabe, lanean jarri ziren gogotsu. Sagarrak bildu eta garbitu zituzten denen artean. Talde lanean aritzeaz gain, laguntasunean herrikideen artean bizi zuten esperientzia, kultur ondarearen hezkuntzan murgildu ziren eta parte hartuz gozatu eta ikasi zuten.