Arte Plastikoak eta Diseinua

Informazio orokorra - 2022-2023 ikasturteko onarpena - APDko sarbidea - Hezkuntza eskaintza - Tituluen zerrenda

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa: 848 426628 - 848 426036

Zer... Nola... Non...?

Aurkitu ikasi nahi duzun APDko zikloa... sakatu hemen

Sartzea

Betebehar orokorrak

Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako zikloetan sartzeko, beharrezkoa da betebehar hauetako bat betetzea:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gradudun titulua edo baliokidea.
  • DBH baino goragoko ikasketa-maila egiaztatzen duen titulua.
  • Heziketa zikloetarako sarrera proba gainditua izatea (sartzeko titulurik ez dutenek egin beharko dute eta gutxienez 17 urte beteak izanen dituzte proba egiten den urtean).

Berariazko betebeharrak

Goragoko betebehar akademikoetako batez gainera, honako hauek bete beharko dituzte:

  • Gaitasun artistikoko proba bat gainditzea, hau da, egin nahi dituzun ikasketekin zerikusia duen berariazko proba bat. Proba honetan izena eman behar da maiatzaren 31tik ekainaren 4 bitartean.