Arte Plastikoak eta Diseinua

Informazio orokorra - 2022-2023 ikasturteko onarpena - APDko sarbidea - Hezkuntza eskaintza - Tituluen zerrenda

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa: 848 426628 - 848 426036

Zer... Nola... Non...?

Aurkitu ikasi nahi duzun APDko zikloa... sakatu hemen

Sartzea

Betebehar orokorrak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko, beharrezkoa da betebehar hauetako bat betetzea:

  • Batxilergoko titulua
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua
  • Lanbide Heziketako teknikariaren titulua
  • Goragoko ikasketa-maila bateko titulazioa.
  • Heziketa zikloetan sartzeko proba bat gainditua izatea  (sartzeko titulurik ez duten pertsonak, gutxienez ere 19 urte beteta dituztenak proba egin den urtean).

Berariazko betebeharrak

Goian aipatutako betebehar akademikoetako batez gain, hauxe egin beharko duzu:

  • Gaitasun artistikoa erakusteko proba bat gainditu  ; proba espezifiko bat, egin nahi dituzun ikasketen mailari lotuta dagoena. Honako hauek gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsita egonen dira:
    • Honako titulazio hauetakoren bat dutenak: Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikaria / Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria / Arteen modalitateko batxilergoa / Goi mailako arte-irakaskuntzetako tituluak / Arteetako gradua / edo aurreko horietako baten baliokidetzat jotako edozein titulu.
    • Edo frogatzen dutenak: aurreko deialdietako batean gainditu zutela gaitasun artistikoaren proba hau / gainditua dutela goi mailan sartzeko proba, 'Arteak' modalitatean, Nafarroan / gutxienez badutela urtebeteko lan-esperientzia, zikloari lotutakoa.