Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Diseinuko goi-mailako ikasketen

Diseinuko goi-mailako ikasketen helburua da diseinuaren esparruan profesional kualifikatuak prestatzea, gai izanen direnak honakoak egiteko: diseinuaren produktuak eta zerbitzuak ulertzea, definitzea eta optimizatzea, hainbat esparrutan; ezagutza zientifiko, humanistiko, teknologiko eta artistikoak eta horiei lotutako metodo eta prozedurak menderatzea; eta artearen, kulturaren, gizartearen eta ingurumenaren arloetan garrantzia duten balioak sortzea, gertatzen diren aldaketa sozial eta teknologikoei erantzuteko.

Diseinuko goi mailako ikasketak 4 ikasmailatan antolatuta daude eta ikasmaila bakoitzak 60 ECTS kreditu ditu. Amaitzean, Diseinuko Goi Mailako Arte Irakaskuntzako Gradua lortzen da dagokion espezialitatean. Hauek dira espezialitateak: Diseinu Grafikoa, Barnealdeen Diseinua, Produktuaren Diseinua eta Modaren Diseinua.

Ikasketa horiek gaindituz gero, masterreko arte-ikasketak eta doktoregoko ikasketak egin daitezke.