Energia eta ura

Energia eta ura lanbide-arloak energia-sare bat lortzeko, eraldatzeko, operatzeko eta mantentzeko prozesu teknologikoekin eta kalitate handiko sare seguru bat hornitzeko prozesu teknologikoekin lotutako ekoizpen-jarduerak biltzen ditu, baita energia-kontsumoaren kontrolarekin, iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera handiagoarekin, energia aurreztearekin eta eraginkortasun energetiko handiagoarekin lotutakoak ere. Jarduera horiek guztiak beharrezkoak dira berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko.

Nafarroan eskaintzen diren lanbide-arlo honetako zikloak ezagutu nahi badituzu, zabaldu maila hauei dagokien atala:

  • Erdi maila
  • Goi maila
  • Espezializazio ikastaroak

Uren tratamendu sare eta araztegietako teknikaria

Administrazioan eta eraikinen hornidura-, saneamendu- eta barne-sareen muntaketa, eragiketa eta mantentze-lanak egiten dituzten enpresetan jarduten du, bai eta ura tratatu eta edangarri bihurtzeko sektoreko enpresetan eta hondakin-uren arazketa-sektoreko enpresetan ere.

Curriculuma

Energia berriztagarrietako goi-mailako teknikaria

Energia elektrikoa ekoizteko energia eolikoen eta eguzki-energia fotovoltaikoen instalazioak sustatzen, muntatzen, ustiatzen eta mantentzen diharduten enpresetan jarduten du, baita energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzearekin lotutako enpresetan ere, edo goi-tentsioko instalazioak dituzten enpresetan, bai eta azpiestazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten industria-enpresetan ere.

Curriculuma

 

Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikaria

Energia-sektorean jarduten du, energia-auditoretza, -ikuskapen eta -ziurtagirietan eskumena duten erakundeetan, bai eta eraikinetan eguzki-energiako instalazioen bideragarritasun-, sustapen-, ezarpen- eta mantentze-azterketak egiten dituzten enpresetan ere.

Curriculuma

 

Zentral elektrikoetako goi-mailako teknikaria (OL)

Elektrizitatea sortzeko zentral elektriko termikoak (ikatza, gasa, diesela, biomasa eta beste erregai batzuk, sorkuntza elektriko termosolarreko eta kogenerazioko instalazioak barne) eta hidroelektrikoak erabiltzen dituzten enpresetan jarduten du. Goi-tentsioko instalazioak dituzten enpresetan ere bai, bai eta zentral eta azpiestazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten industria-enpresetan ere, funtzionalki nagusi baten mende badaude eta bere kargura langileak izan baditzake.

Curriculuma

 

Uraren kudeaketako goi-mailako teknikaria

Ur-sare eta ur-instalazioen muntaketa, eragiketa eta mantentze-lanak egiten dituzten administrazioan eta enpresetan egiten du lan, baita uren tratamenduko enpresetan eta hondakin-uren berrerabileran ere.

Curriculuma

 

Auditoría energética

Al finalizar el curso de especialización se adquirirá la competencia para auditar y asesorar en el uso y consumo de energía y coste asociado en edificios, instalaciones u operaciones industriales o comerciales, transporte vinculado a la actividad o servicio privado o público, con el objetivo de identificar e informar sobre los flujos de energía y de su potencial de mejora.

Centro de FP que imparte este curso de especialización: Centro público CI Superior de Energías Renovables II CISER

Más información