Arte grafikoak - Dpto
Arte grafikoen lanbide-arloak ekoizpen-jarduera ugari biltzen ditu, eta, besteak beste, gaitasun profesionaleko arlo hauetan biltzen dira:
- Diseinu grafikoa eta multimedia.
- Edizioa.
- Inprimaketa.
- Aurreinprimaketa.
Aurreinprimaketan testuen eta irudien tratamendua sartzen da, baita maketazioa ere; digitalizazioari garrantzi berezia ematen zaio. Inprimaketa bat dator offset, sakongrabatu, flexografia eta abarren prozesuekin.
Nafarroan eskaintzen diren lanbide-arlo honetako zikloak ezagutu nahi badituzu, zabaldu maila hauei dagokien atala:
- Oinarrizko maila
- Erdi maila
- Goi maila
- Lanbide Heziketa Berezia (hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat)
Arte grafikoak
Inprimaketa, koadernaketa, manipulazio eta industria grafiko txiki, ertain edo handietan eraldatutako sailetan egiten du lan besteren kontura, askotariko antolaketa/teknologia mailekin. Gainera, bere kontura ere jardun dezake erreprografiako enpresa txikietan, edo besteren kontura arte grafikoetako enpresetan, zerbitzu anitzeko enpresa grafikoetan eta komunikazio grafiko eta bisualeko enpresetan, bai eta edozein erakundetako erreprografiako sail espezifikoetan ere.
Auxiliar en operaciones de reprografía y productos gráficos
Más información (en construcción)
Aurreinprimaketa digitaleko teknikaria
Arte grafikoetako, prentsako, argitaletxeetako, komunikazioko, publizitateko, zerbitzu grafikoetako eta multimedia-argitalpenetako enpresetan egiten du lan, edo edozein produkzio-sektoretan, baldin eta enpresek aurreinprimaketa digitaleko sail bat behar badute, eta atal hauek izan baditzakete: irudiak digitalizatzea, argitalpen elektronikoak egitea, testuak eta irudiak tratatzea, orrikatzea eta maketatzea, orrialdeak ezartzea, inprimaketa-forma digitalak lortzea eta inprimaketa digitala.
Inprimaketa grafikoko teknikaria
Oro har, offset, flexografia, serigrafia edo digitaleko inprimaketa-sekzioa duten arte grafikoetako enpresetan egiten du lan; liburuak inprimatzen dituzten enpresetan; aldizkako argitalpenak editatzen dituztenetan; paperezko ontziak eta bilgarriak, plastikoak, konplexuak eta kartoi uhindua fabrikatzen dituztenetan; paperaren eta kartoiaren transformatuetan; publizitatearen inprimaketan, eta ehungintzako, zeramikako eta bestelako produktuen estanpazioan dihardutenetan.
Produkzio grafikoaren diseinuko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria
Arte grafikoetako enpresetan, zerbitzu grafiko integraletako enpresetan, argitaletxeetan, eguneroko edo aldizkako prentsan eta ontziak, bilgarriak eta packaging-ak ekoizten dituzten enpresetan egiten du lan.