Hasierako Lanbide Heziketa - LHko Sistemako D eta E graduak

Informazio orokorra - Tituluen katalogoa - Onarpena - LHrako sarbidea - Prestakuntza-eskaintza

Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa: 848 426628 - 848 426036

Lanbide Heziketako Sistema - D graduak (oinarrizko maila, erdi maila eta goi maila) eta E graduak (espezializazio ikastaroak)

Lanbide Heziketako Sistema informazio orokorra

Lanbide Heziketako irakaskuntzak prestakuntzako 5 gradutan antolatzen dira (A Gradua ► B Gradua ► C Gradua ► D Gradua ► E Gradua).

Lanbide Heziketako Sistema hori prestakuntza-progresioan eta ondoz ondoko egiaztapenak eta ziurtagiriak lortzean oinarritzen da, LHko tituluetara iritsi arte.

Gradu bakoitzean Lanbide Gaitasunen Estandarren Katalogo Nazionaleko 1. 2. eta 3. mailei lotutako prestakuntzak daude.

  A, B eta C Graduak etengabeko prestakuntzaren parte dira, eta batez ere langileei eta langabeei zuzenduta daude. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

  D Graduak oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloak dira.

  E Graduak espezializazio-ikastaroak dira (erdi-mailakoak eta goi-mailakoak).

LHko ziklo guztiek DUAL izaera dute, eta, beraz, LHko ikastetxean ematen duzun prestakuntza eta enpresan ematen duzun prestakuntza txandakatuko dituzu.

Jarraian, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako mailei eta espezializazio-ikastaroei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

LHko baliozkotzeei buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsulta beherago "Baliozkotzeak, Baliokidetasunak eta homologazioak" atala.

Baliozkotzeak, baliokidetasunak eta homolagazioak

Baliokotzeak

Baliozkotzea prozedura bat da, eta horren bidez onartzen da hezkuntza-sistemako ikasketa ofizial batzuek baliozkotu nahi den lanbide-moduluaren edo -moduluen ikaskuntzaren emaitzak jasotzen dituztela.Lanbide Heziketako zikloetako lanbide-moduluen baliozkotzeak eskatzeko, ikastetxe ofizial batean matrikulatuta egon behar duzu.


Informazioa Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren webgunean, klikatu hemen.

LHko moduluen baliozkotzeak

 

GARRANTZITSUA:

- Gainerako LFP moduluak ere LOE modulu gisa daude, kode berarekin ("LOE" ikasketa-plan zaharrean eta "LFP" ikasketa-plan berrian dauden lanbide-moduluak): "LOE" ikasketa-plan zaharrean gainditu badira, ez dira matrikulatu behar "LFP" ikasketa-plan berrian; dagoeneko gaindituta dauden eta espedientean dauden lanbide-moduluak dira.
- LOGSE prestakuntza edo aurrekoa emanez LFP moduluak baliozkotzea LOE moduluak baliozkotzeko egiten den modu berean egiten da, hau da, 1085/2020 Errege Dekretuan ezartzen den bezala (ikus aurrerago "LOE baliozkotzeak").
- LPO. Baliozkotze-erlazioen ondorioz baliozkotu beharreko prestakuntza LPO lanbide-modulua izatea ere eraginkorra izango da Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I modulua baliozkotzeko.
- EE. Baliozkotu beharreko prestakuntza EEren lanbide-modulua izatea eragiten zuten baliozkotze-erlazioak ere eraginkorrak izango dira Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II modulua baliozkotzeko.
- 3159 Oinarrizko zikloen enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala moduluak ez du baliozkotzen ez IPE I, ez IPE II erdi-mailakoak, ez goi-mailakoak
.

 

Ezin dira baliozkotu:
- Prestakuntza enpresa edo erakunde parekatuan (osorik edo zati batean baino ezin da salbuetsi, lantokiko prestakuntzako moduluaren salbuespenari aplikatzen zitzaion baldintza berarekin)
- Modulu arteko proiektua
- Ingeles profesionala, erdi-mailako eta goi-mailako zikloen artean.
- Ekoizpen-sektoreari aplikatutako digitalizazioa, erdi-mailako eta goi-mailako zikloen artean.

LOE baliozkotzeak


1085/2020 Errege Dekretuak zehazten du baliozkotze-prozedura eta zer baliozkotze dagozkien ikastetxeari eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari. Zenbait eranskinetan, baliozkotu daitezkeen moduluak jasotzen ditu:

- LOGSE moduluen artean. I. eranskina

- LOGSE modulutik LOEra. II. eranskina

- LOE moduluen artean. III. eranskina

- 2017ko martxoaren 5etik aurrera argitaratutako tituluak baliozkotzea. IV. eranskina

- LPO. 3.6 artikulua, bigarren xedapen gehigarria, hirugarren xedapen gehigarria, bigarren xedapen iragankorra

 

Ezinbestekoa da ikastetxe batean matrikulatuta egotea, eskatu ahal izateko.
Baliozkotze-eskaera ebazten ez den bitartean, interesdunak eskolara joan behar du eta dagozkion ebaluazioetara eta irakaskuntza-jardueretara aurkeztu.

Baliokidetasunak eta homologazioak      ^

LHko baliozkotzeei, LHko homologazioei eta LHko baliokidetasunei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioaren web orri hau kontsulta dezakezu.

Homologazioak LHn

Espaina ez den herrialde batean egindako LHko tutuluaren bat baduzu eta Espainako LHn sartu nahi baduzu, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez homologatu behar duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero,  sakatu hemen.

LHko baliokidetasunak

Titulu bat (edo gainditutako ikasketa-multzo bat) egungo beste titulu baten ondorio akademiko eta/edo profesional berberak izan ditzan onartzea da baliokidetasuna. Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Euskera ere LHn       ^

LHko prestakuntza-eskaintza euskaraz

Hezkuntza Departamentuak euskararen presentzia hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan egokitzeko bideari ekin dio. LHn euskararen presentzia normalizatua finkatu nahi da, Europako gomendioak betez eta 2017-2020 Lanbide Heziketako Plan Estrategikoarekin bat etorriz.
Gaur egungo Lhko eskaintzaren helburua da prestakuntza-ibilbideak eta enplegagarritasun handiagoko ibilbideak ahalbidetzea, erdi-mailako zikloetatik goi-mailako zikloetara euskara ikasten jarraitu nahi dutenentzat.

Erdi-mailako zikloak

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzea. CIP FP Sakana LH IIP (Altsasu)

Erizaintzako zainketa lagungarriak. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CI Escuela Sanitaria Técnico Profesional de Navarra – ESTNA (Pamplona-Iruña)

Natura inguruneko eta aisialdiko gidaria. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CIP FP Lumbier (Lumbier-Irunberri)

Ibilgailuen elektromekanika. CIP Donapea IIP (Pamplona-Iruña)

Administrazio kudeaketa. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) /  CIP Donapea IIP (Pamplona-Iruña)

Instalazio elektrikoak eta automatikoak. CI Donibane II (Pamplona-Iruña)

Mantentze-lan elektromekanikoa. IES Toki Ona BHI (Bera)

Mekanizazioa. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CIP Virgen del Camino (Pamplona-Iruña)

Nekazaritza eta ekologikoko ekoizpena. CI Agroforestal (Pamplona-Iruña)

Sistema mikroinformatikoak eta sareak. CIP FP Sakana LH (Altsasu) / CI María Ana Sanz (Pamplona-Iruña)

Goi mailako zikloak

Administrazioa eta finantzak. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CIP Donapea IIP (Pamplona-Iruña)

Zuzendaritzari laguntzea (eskaintza modularra). CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo)

Marketina eta publizitatea. IES Iturrama BHI (Pamplona-Iruña)

Automatizazio eta robotika industriala. CI Donibane II (Pamplona-Iruña)

Sareko sistema informatikoen administrazioa. CI María Ana Sanz II (Pamplona-Iruña)

Haur-hezkuntza. CIP FP Sakana LH IIP (Altsasu-Alsasua) / CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CI Escuela de Educadores – Hezitzaile Eskola II (Pamplona-Iruña)

Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza. CIP FP Lumbier IIP (Lumbier-Irunberri)

Egokitze fisikoa. CI Burlada FP II (Burlada-Burlata)

Gizarte integrazioa. CI Escuela de Educadoras-es – Hezitzaile Eskola II (Pamplona-Iruña)

Mekatronika industriala. IES Toki Ona BHI (Bera)

Abeltzaitza eta abeeren osasunerako laguntza. CI Agroforestal II (Pamplona-Iruña)

 

Egin ditzakezun prestakuntza-ibilbideak

Erdi-mailako ziklo bat amaitu ondoren, euskaraz ikasten jarraitu nahi baduzu, zure gaitasun profesionalak handitu ditzakezu, horrekin lotutako goi-mailako zikloekin. Hona hemen ibilbide posibleak:

  • “Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzea” edo “Erizaintzako zainketa lagungarriak” izeneko erdi mailako zikloa egin ondoren:
    • Haur Hezkuntza
    • Gizarte integrazioa
    • Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza
    • Egokitze fisikoa
  • “Mantentze lan elektromekanikoa”, “Mekanizazioa”, “Ibilgailuen elektromekanikoa” edo “Instalazio elektriko eta automatikoak” edo “Sistema mikroinformatiko eta sareak” izeneko erdi mailako zikloa egin ondoren:
    • Mekatronika industriala
    • Automatizazio eta robotika industriala
    • Sareko sistema informatikoen administrazioa
  • "Administrazio kudeaketa” edo “Sistema mikroinformatikoak eta sareak” zikloa egin ondoren:
    • Administrazioa eta finantzak
    • Marketina eta publizitatea
    • Sareko sistema informatikoen administrazioa
  • “Natura inguruneko eta aisialdiko gidaria” zikloa egin ondoren:
    • Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza
    • Egokitze fisikoa
  • "Nekazaritza eta ekologikoko ekoizpena" zikloa egin ondoren:
    • Abeltzaitza eta abeeren osasunerako laguntza