Katalogoa - Publicaciones
Lan didaktiko eta atsegina da. Gure garaiko hiru haur pertsonaiaren inguruko fikzio gozo baten bitartez Nafarroako historiaren bi data gako horiek lotzen ditu gure egunokin, eta helburua du gure eskola-umeei gertaera historiko horien gaineko zenbait nozio oinarrizko eskuraraztea, beren adinarentzat behar bezalako mailan, lana beharrik gabeko datuz kargatu gabe.
2004. ikasturtean Euskara Zerbitzuak deitutako Hezkuntza Berrikuntza lehiaketan saritutako egitasmoak dira.
Atzerriko Hizkuntzen bigarren jardunaldian parte hartu zutenen ponentziak eta artxiboak jasotzen ditu DVD honek.
Argitalpen honetan jasotako hitzaldiak eta txostenak 2003ko martxoan aurkeztu ziren, Hezkuntza Departamentuaren Euskara Zerbitzuak antolatutako A ereduari buruzko jardunaldietan.
New York hiriko elementuetan oinarrituriko unitate didaktikoa proposatzen da, hain zuzen: eraikinak, jendea, kaleak, metroa eta museoak. Bakoitzari buruzko jarduerak ere eskaintzen dira.
C1999ko apirilean atzerriko hizkuntzei buruz Iruñean eginiko jardunaldietan aurkezturiko txostenak eta dokumentuak jasotzen dira. Saio batzuk hizkuntza irakasle guztientzat komunak dira; eta beste batzuk bereziki eginak dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Hizkuntza Ofizialeko eskoletako irakasleentzat.
CREENAk itxuratzen dituen gidetako bat daukan CD-ROM bat da. Kontsultarako erreferentzi materiala izan nahi du mututasun selektiboa adimen gaitasun handia duten ikasleen hezkuntza premiak ebaluatzeko prozesuan.
Irakasleei eta hezitzaileei goi mailako gaitasunak dituzten haurrak hautematen laguntzeko orientabideak eskaintzen zaizkie. Horrez gain, haur horien hezkuntza premiaz eta ezarritako curriculumak eskaintzen dizkien erantzunez dihardu.
Unitate Espezifikoak definitu, eta horiek antolatzeko modua azaltzen da. Arlo arruntetan, ikasleak integratzeko moduari, jarraitu beharreko metodologia egokiari eta ikasle horien ebaluazioari buruzko ildoak ematen dira. Ikasleak unitate horietan atxikitzeko fitxa-gida bat ageri zaigu.
Entzuteko gaitasuna definitzen da. Horrelako elbarritasuna duten ikasleen ebaluazioa egiteko moduaz eta ikasle horiekin ikastetxeetan egin beharreko jarduerez dihardu. Horrez gainera, Haur eta Lehen hezkuntzan ikasle horien jarraipena eta ebaluazioa egiteko edo datuak biltzeko, eranskinak eta adibideak eskaintzen dira.