Irakurketa, liburuak eta irakurtzera bultzatzea. Hausnarketak eta proposamenak
imagen

Lehen zatian, irakurketari, hizkuntzalaritzaren eta literaturaren irakaskuntzari eta animazio teknikei buruzko iritziak ematen dira. Bigarren zatian, berriz, eskola liburutegian lantzeko hainbat jarduera proposatzen dira, bi ardatz nagusitan banatuta: liburua hausnarketarako tresna gisa eta liburua osatzen duten elementuak.

Irakurri gehiago...

Irakurketan inplikaturiko gaitasunak hobetzeko proiektua

Irakurmena eta idazmena hobetzeko proiektua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako pentsatua. Gure ikasleek ongi berrendutako eta gaizki barrendutako gaitasunetatik abiatuta, ondoren irakurketa eta idazketa planaren helburuak proposatzen dira. Idazketa eta irakurketa plan baten oinarriak zertan diren esplikatzen da eta jarraibideak ematen ikastetxe bakoitzak bere plan propioa eratu dezan.

Irakurri gehiago...

Irakurmena lantzeko jarduerak nola prestatu. Lehen Hezkuntzako 3.Zikloa eta DBHko 1. Zikloa
imagen

Lehen zatian irakurmenari buruzko alderdi teorikoak aztertzen dira: ulermenezko irakurketaren hurbilpena; testu egiturak eta irakurmena; eta amaitzeko, irakurmena hobetzeko estrategiak. Bigarren zatian, jarduerak proposatzen dira eta irakasleei argibideak ematen zaizkie, ikasgelan irakurmena hobetzeko.

Irakurri gehiago...

Irakurri eta Idatzi

CD-ROMean jasotako multimedia metodo hau euskaraz irakurtzen eta idazten erakusteko euskarri gisa erabil dezakegu. Ikasleei eta irakasleei irakurketa berriak sortzeko aukera eskaintzen die, testu, soinu eta animazioen laguntzaz.

Irakurri gehiago...

Irakurriaren ulermena hobetzeko planaren triptikoa
Irakurtzea eta idaztea Interneten garaian
imagen

Liburuak aztertu egiten du zer irakurketa ohitura dituzten Bigarren Hezkuntzako ikasleek eta zer eragina duten haiengan Internetek eta teknologia berriek. Aztertzen ere ditu interneteko genero diskurtsiboak, eta zer eginkizun duten irakurketak eta idazketak euskarri analogiko zein digitaletan.

Irakurri gehiago...

Irakurtzen hasi, norbera hazi
imagen

Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen.

Irakurri gehiago...

Irakurtzen hasi, norbera hazi 2
imagen

Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen. Honako egoera hauek ageri dira: irakurri eta idatzi bidaiatzeko, komunikatzeko, jateko, oroitzeko, informazioa bilatzeko, egunerokoa ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko.

Irakurri gehiago...

Jon eta Aneren egunkariak

Bizikidetza Lehen Hezkuntzako 5º eta 6º mailetan lantzeko euskarazko materiala da. Mailako ikaslearen koaderno bat dauka, ilustratua, eta irakaslearentzako gida, materiala nola erabili azaltzeko.

Irakurri gehiago...

Juego Lec. Programa de actividades de lenguaje-lectura asistido por ordenador

Ordenagailuan egiteko hizkuntza eta irakurketa jarduerak eskaintzen zaizkigu. Lehen Hezkuntzan hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin eta Haur hezkuntzan lantzeko egokia izan daiteke. Hasiera batean, bederen, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten edo ikaskuntzan atzeratuak dabiltzan ikasleei zuzendutako lana da. Horren bidez, hizkuntza garatzen, irakurtzen eta idazten ikasteko lagundu nahi zaie.

Irakurri gehiago...