Katalogoa - Publicaciones
CD-ROM honek hizkuntza, irakurketa eta idazketari buruzko jarduerak eskaintzen ditu, ordenagailuan egiteko. Hasiera batean, bederen, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten edo ikaskuntzan atzeratuak dabiltzan ikasleei zuzendutako lana da. Horren bidez, hizkuntza garatzen, irakurtzen eta idazten ikasteko lagundu nahi zaie. Nolanahi ere, HHn eta LHko lehen mailan aplikatu daiteke arazorik gabe.
"Hezkuntza Ikuskaritzaren Koadernoak" bildumako Sistemaren Ebaluazioa sailaren 7. zenbakia. Erdaraz sail horren 7. zenbakia lehendik argitaratua zegoen baina euskarazko hau ez da haren itzulpena, baizik eta beste obra bat, euskal testuak zuzentzeak dakartzan zailtasunetan laguntzeko berariaz ondua.
DBHko lehen zikloan argudiatzea lantzeko tailerren bilduma da. Bakoitzean ikasleentzako testuak eta ariketak proposatzen dira.
Presenta orientaciones para la aplicación en los centros de la O.F. 514/1994 en lo que se refiere a las medidas de atención a la diversidad que en ella se contemplan. En anexos se incluyen la O.F. y Resoluciones, así como un ejemplo de desarrollo horario.
Irakurmena lantzeko probak jasotzen dira, gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz. Horrekin batera, ikasleen gaitasuna hobetzeko hausnarketak eta proposamenak eskaintzen dira. Probak gaitasun horri nazioartean eginiko probetako koordenaden arabera egiten da. Horrelakoetan arreta berezia jartzen da, ulermenari eta ahozko nahiz idatzizko adierazpenari loturiko alderdietan.
Curriculum aniztasuna zertan datzan azaltzen da. Honako gai hauen gaineko argibideak ematen dira: ikasleak hautatzeko eta sartzeko modua, irakasleek eduki behar duten profila eta prestakuntza, ikasgelaren antolakuntza, ordutegiak eta tailerrak, curriculumaren ikuspegia eta edukien aukeraketa, ebaluazioa eta titulazioa, eta hori guztia antolatzen Orientabide Departamentuak duen garrantzia.
Contiene la O.F. 515/1994 y la Resolución 656/1995 que regulan la Evaluación en la ESO. También contiene orientaciones y modelos de documentos e informes.
Ebaluazio psikopedagogikoa definitzen da eta ebaluatutako hezkuntza eremuak zehazten dira, hau da: ikaslea, eskola eta familia. Ebaluazio prozesua ere deskribatzen da. Bestalde, eranskinetan informazioa ez ezik aplikatu beharreko galdetegiak ere eskuratu daitezke.
Ebaluazio psikopedagogikoa egiteko jarduerak proposatzen dira.
Faltzesko LHko ikastetxeko irakasleen esperientzia aurkezten zaigu. Eskola liburutegia erabiltzaileen prestakuntzarako eta Haur Hezkuntzatik DBHko 1. mailara unitate didaktikoak garatzeko gune bihurtzeko emandako pausoak azaltzen zaigu. Erantsitako DVDean, edukiari, sarrerari eta liburutegiaren antolamenduari buruzko antzezpena egiten da.