Katalogoa - Publicaciones
Eskolako liburutegiko Bilduma duen edukia.
Sail honetako 6. zenbakiak Nafarroako eskola liburutegien gaurko egoera aztertzen du, izandako emaitzak 1999ko azterlaneko emaitzekin konparatu, eta hemendik aurrerako hobekuntza ildoak ezartzen ditu.
Eskola liburutegien gaur egungo egoeraren berri eman, eta hobetzeko neurriak proposatzen zaizkigu, eskola liburutegia ikastetxeko elementu dinamizatzailea izan dadin eta hezkuntza erreforman lagundu dezan.
Lehen zatian, ahozko adierazpenaren irakaskuntzari eta ahozkotasuna ikaskuntzan duen garrantziari buruzko hausnarketak biltzen dira. Bigarren zatian, berriz, ahozko azalpen bat prestatzeko "sekuentzia" eskaintzen zaigu, adibide gisa.
Lodosako "Pablo Sarasate" BHI, Corellako "Alhama" BHI eta Cintruenigoko "La Paz" BHI ikastetxeetako irakasleek eginiko ikastetxeko irakurketa planak aurkezten dira. Eredutzat hartu daitezke Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxeetan.
Blitz sail berdeko zenbaki berri honekin gure asmoa da beste ekarpen bat egitea irakasleek behar dituzten tresnak izan ditzaten beren ikasleekin bai liburutegian eta bai handik kanpora ere lan egiteko.
Sailkapen Hamartarra Unibertsalaren berri eman, eta eskola liburutegia antolatzeko nola aplikatu behar den azaltzen da.
Lehen zatiak irakurmenaz eta ulermenezko irakurketa hobetzeko moduaz dihardu. Bigarren zatiak, berriz, unitate didaktikoaren, atalen, paragrafoen eta perpausen egiturei buruzko adibideak eskaintzen dizkigu.
583/2002 eta 527/2002 ebazpenak ageri dira; hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo guztietan ulermenezko irakurketa eta berariazko hiztegiak lantzeko argibideak ematen dituztenak. Halaber, Ulermenezko Irakurketaren Nafarroako Planaren oinarrizko printzipioak jasotzen dira.
Lehen zatian, irakurketari, esanahiari eta testuaren ulermenari buruzko hausnarketa sakona eskaintzen zaigu, irakurtzeko ekintzan parte hartzen duten faktoreak aintzat hartuz, hau da: irakurlea, testua eta testuingurua. Bigarren zatian, berriz, honako hauek eskaintzen dira: ulermenezko irakurketaren aurretik egin beharreko jarduerak, arlo guztietan komunak diren irakurmen trebetasunak garatzeko jarduerak eta testuak hobe ulertzeko idazketa jarduerak.