Katalogoa - Publicaciones
Creena Bilduma duen edukia.
CREENAk itxuratzen dituen gidetako bat daukan CD-ROM bat da. Kontsultarako erreferentzi materiala izan nahi du mututasun selektiboa adimen gaitasun handia duten ikasleen hezkuntza premiak ebaluatzeko prozesuan.
Irakasleei eta hezitzaileei goi mailako gaitasunak dituzten haurrak hautematen laguntzeko orientabideak eskaintzen zaizkie. Horrez gain, haur horien hezkuntza premiaz eta ezarritako curriculumak eskaintzen dizkien erantzunez dihardu.
Unitate Espezifikoak definitu, eta horiek antolatzeko modua azaltzen da. Arlo arruntetan, ikasleak integratzeko moduari, jarraitu beharreko metodologia egokiari eta ikasle horien ebaluazioari buruzko ildoak ematen dira. Ikasleak unitate horietan atxikitzeko fitxa-gida bat ageri zaigu.
Entzuteko gaitasuna definitzen da. Horrelako elbarritasuna duten ikasleen ebaluazioa egiteko moduaz eta ikasle horiekin ikastetxeetan egin beharreko jarduerez dihardu. Horrez gainera, Haur eta Lehen hezkuntzan ikasle horien jarraipena eta ebaluazioa egiteko edo datuak biltzeko, eranskinak eta adibideak eskaintzen dira.
Ikasle horien ezaugarriak eta premiak aurkezteaz gain, curriculumaren banakako egokitzapenak egiteko argibide asko eskaintzen zaizkigu. Hezkuntza esku-hartzearen adibide bat ere proposatzen da, balorazio prozesutik curriculumaren egokitzapen zehatzeraino pausoak bereiziz.
Portaera desegokien prebentziorako tresnak eskaintzen zaizkigu eta horrelako portaerei aurre egiteko esku-hartze eredua proposatzen zaigu. Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lana egiteko pentsatuta dago.
Bi zati ditu: lehenak, "Komunikazioa eta hezkuntza" erantzuna izenekoak, komunikazioaren gorabehera larriak eta arazo hori eskolan lantzeko moduari buruz eginiko lanak jasotzen ditu. Bigarren zatiak, "Heldu arora igarotzeko programak" izenekoak, haur horiei zuzendutako integrazio programen gaineko proposamena biltzen du.
Komunikazioa eta hizkuntza ebaluatzeko proba bat ezartzeko eskuliburua da, hezkuntza berezirako itxuratua. DVD bat ere badauka. Proba pasatzeko behar diren erregistroak eta laminak dauzkana.
CD honek hainbat hezkuntza esperientzia jasotzen ditu, curriculum dibertsifikazioko ikasgeletan erabiltzekoa.
Ezin hobe hautaturiko eta sailkaturiko jarduerak ageri dira, elkarreragiketa eta gizarte autonomiako trebetasunak lantzeko, bai eskolan bai eskolatik kanpo. Horrekin batera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ebaluatzeko irizpideak zehazten dira.