Katalogoa - Publicaciones
Nafarroa Gaia duen edukia.
Lan didaktiko eta atsegina da. Gure garaiko hiru haur pertsonaiaren inguruko fikzio gozo baten bitartez Nafarroako historiaren bi data gako horiek lotzen ditu gure egunokin, eta helburua du gure eskola-umeei gertaera historiko horien gaineko zenbait nozio oinarrizko eskuraraztea, beren adinarentzat behar bezalako mailan, lana beharrik gabeko datuz kargatu gabe.
Liburu honek baskoiak aurkezten dizkigu: kristau era hastearen inguruan gaurko nafarroaren lurralde bertsua hartzen zuen herria: nor ziren, nola bizi ziren, zer harreman politiko eta kultural zituzten auzoko herriekin (zeltak, akitaniarrak, eta abar) eta batez ere zer harreman izan zuten konkistatzaile. Penintsulla iberikoko erroma-aurreko herrien ilustrazio eta mapa asko dauzkaerromatarrekin, eragin handia izan baitzuten haien eta haien hizkuntzaren gainean.
Partiendo del Camino de Santiago en Navarra, nos presenta una experiencia educativa de una semana de duración. Está dirigida a alumnos de E. Infantil y Primaria.
Lehen zatian, tabakoaren historia kontatzen zaigu. Bigarren zatian, berriz, Nafarroako nerabeen tabako kontsumoaz eginiko doktore tesi baten ondorioak ageri zaizkigu.
Nafarroako abestien aukeraketa eskaintzen zaigu, Aita Donostiak egina. Partiturak gaika antolatuta daude eta banan-banan aztertzen dira, musikologiaren ikuspegitik.
Nafarroako geografia orokorra da, honako lau zati handi hauetan banatuta: Geografia Fisikoa; Biztanleriaren Geografia; Geografia Ekonomikoa eta Nafarroako Lurralde Antolamendua. Bibliografia eta dokumentuen laburpena ere eskaintzen zaigu.
Margarita Angulemakoa, Nafarroako erreginaren biografia. Chipi-Txapa bildumako Biografiak sail berriari hasiera ematen dio.
Bi bloke nagusitan banatuta dago: Geografia: Lurraldearen Antolaketa, Geografia Fisikoa, Giza Geografia, Hiri Geografia eta Geografia Ekonomikoa. Historia: Lehen arrastoak, Baskoietatik Iruñeko Erreinura, Nafarroako Erreinua eta Erreinutik Foru Erkidegora.
Zenbaki honetan Nafarroako historia aurkezten zaie ikasleei, honako atal hauetan banatuta: Historiaren Aurretik; Baskoiak eta Erromatarrak; Kristauak eta Paganoak; Bisigodoak; Musulmanak; Iruñeko Erreinua; Nafarroako Erreinua; Nafarroako gizartea Erdi Aroan; Done Jakue bidea Nafarroan; Frantziako Dinastiak eta Historia baten amaiera.