Katalogoa - Publicaciones
adaptación etiketa duen edukia.
Portaera desegokien prebentziorako tresnak eskaintzen zaizkigu eta horrelako portaerei aurre egiteko esku-hartze eredua proposatzen zaigu. Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lana egiteko pentsatuta dago.
Javier Marcotegui Ros jaunak, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak, Madrilen, 1998ko martxoaren 4an Estatuko Eskola Kontseiluak antolaturiko "La implantación de la Educación Secundaria Obligatoria" izeneko mintegian eman zuen hitzaldiaren testua jasotzen da.
CREENAk itxuratzen dituen gidetako bat da. Kontsultarako erreferentzi materiala izan nahi du Hezkuntza Bereziko ikastetxe batean ikasgela alternatibo bat sortu eta diseinatzeko prozesuan.
Hainbat orientabide eskaintzen dira, buruko paralisia duten haurren curriculuma egokitzeko. Adibide zehatzak eta ebaluazioa egiteko galdeketak ematen dira kasu bakoitzerako. Halaber, eskola altzariak eta material didaktikoak egokitzeko eranskina topatuko dugu.
Dvd honek bideo bat jasotzen du, zeinean xehero deskribatzen den ikastetxe batean baratze ekologiko bat lantzeko esperientzia. Egokia da Eremu praktikoa deitu ikasgaian erabiltzeko, curriculum egokituan (DBHko 2. zikloan).