Katalogoa - Publicaciones
alumnado etiketa duen edukia.
Irakasleei eta hezitzaileei goi mailako gaitasunak dituzten haurrak hautematen laguntzeko orientabideak eskaintzen zaizkie. Horrez gain, haur horien hezkuntza premiaz eta ezarritako curriculumak eskaintzen dizkien erantzunez dihardu.
Entzuteko gaitasuna definitzen da. Horrelako elbarritasuna duten ikasleen ebaluazioa egiteko moduaz eta ikasle horiekin ikastetxeetan egin beharreko jarduerez dihardu. Horrez gainera, Haur eta Lehen hezkuntzan ikasle horien jarraipena eta ebaluazioa egiteko edo datuak biltzeko, eranskinak eta adibideak eskaintzen dira.
Bitartekotza eta gatazken konponbideari buruzko testuliburu baten ikaslearen koadernoa da. Berariaz pentsatua dago Hezkuntza Arretaren ordu-eremuan erabiltzeko, baina beste edozein testuingurutan berdin baliagarria izanen da.
CREENAk itxuratzen dituen gidetako bat da. Kontsultarako erreferentzi materiala izan nahi du Hezkuntza Bereziko ikastetxe batean ikasgela alternatibo bat sortu eta diseinatzeko prozesuan.
Argitalpen honetan didaktikoki azaltzen da ikasleen eskubide eta betebeharren gaineko foru dekretuaren edukia eta zenbait iradokizun, eredu eta lagungarrizko dokumentu eskaintzen hura gauzatzea bideratzeko.
Honako gai hauei buruzko informazio orokorra eskaintzen da: ikasle etorkinen eskolatzea, Nafarroako hezkuntza sistema, ikastetxeen antolakuntza, ikasleen eta familien eskubideak eta betebeharrak, eskola egutegia eta ikasketen homologazioa. Interesgarriak izan daitezkeen telefonoak eta helbideak ere jasotzen dira.
Ele-aniztasuna bultzatzeko eskola adlizkaria da. Ikasleentzako agertokia izan nahi du, bertan ikasleek argitara ditzaten beren ama hizkuntzan edo ikasten ari direnetako batean egin dituzten idazkiak.
Aldizkari honek, Nafarroa osoko 10-18 urte bitarteko ikasleen idazlanak jasotzen ditu, Eskola komunitatean dauden hainbat hizkuntzatan idatziak: gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa, galegoa, katalana, bulgaroa, arabea eta portugesa.
Palabras de papel aldizkariaren hirugarren zenbakia. Nafarroa osoko ikasleen lanak jasotzen ditu, bidaia baten gaiaren gainekoak eta hezkuntza komunitatean ageri diren hainbat hizkuntzatan eginak: gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, gallegoa, wolof, arabiera eta portugesa.
Palabras de papel aldizkariaren 4. zenbakia. Nafarroa osoko ikasleen ekarpenak jasotzen ditu "bereziki gustatu zaizun liburu bat" gaiaren gainean, hainbat hizkuntzatan idatziak.