Katalogoa - Publicaciones
educación etiketa duen edukia.
XIX. mendeko Irakurtzen ikasteko manual baten edizio fasimila da, Nafarroako Eskola Kontseiluak bultzatua. Manuala, Nuevo Libro segundo delakoa, Nafarroako hezkuntza batzorde Gorenak enkargatu ezion Ezequiel Torrecilla maisuari eta behin eta berriz argitaratu zuen XIX. mendearen erdialdetik XX. mendea ongi sartu arte. Faksimilaren osagarri, liburuak bi azterlan ere baditu, Javier Navallasek eta Francisco Sotok prestatuak, bata Hezkuntza Batzorde Gorenaren gainean eta bestea Libro Segundoren beraren gainean.
Nafarroako Foru Erkidegoan aplika daitezkeen hezkuntza legeen bilduma jasotzen da. Hezkuntza orokorreko araudiari buruzko atalaz gain, irakaskuntza, ikastetxe, ikasle, ebaluazio, langile, euskara, unibertsitate eta bestelako gaiei buruzko araudia eskaintzen zaigu. Era berean, arauen eta oin orrietako oharren gaineko aurkibidea txertatu da.
Nafarroako hezkuntzan erabilitako adierazle sistemaren berri ematen zaigu. Honako multzo hauetan banatuta daude: Testuinguru Adierazleak, Baliabide Adierazleak, Eskolaratze Adierazleak, Prozesu Adierazleak eta Emaitza Adierazleak.
Liburu honek jasotzen du zer bilakaera duen Nafarroako hezkuntza Sistemak 2007. urtean
Nafarroako Hezkuntza Sistemaren emaitzak gaurkotuta jasotzen dituen dokumentua.