Katalogoa - Publicaciones
familia etiketa duen edukia.
Familiei zuzendutako proposamena da, liburutegi txiki bat egin dezaten. Oinarrizko eta aldi berean askotariko funtsek osaturiko liburutegiak testu liburuez bestelakoa izan behar duen arren, eskolako lanak egiteko lagungarria izan beharko du.
Garapen psikomotorra, adimenaren garapena, hizkuntzaren garapena eta garapen sozioafektiboari buruzko argibideak ematen dira. Era berean, alderdi horiek guztiak garatzeko gomendioak eta argibideak ematen zaizkie gurasoei. Marrazki erakargarriekin ilustratuta dago.
Elikadura ohiturei buruzko argibideak ematen dira. Ohitura osasuntsuen gaineko gomendioak eskaini, eta zailtasun arruntenak azaltzen dira, hala nola jateko gogorik eza, ukazioa, mahaian egoteko jarrera eta tresnen erabilera. Zailtasun larrienak ere aztertzen dira, esate baterako, anorexia, bulimia eta gizentasuna. Halaber, familian jarraitu beharreko orientabideak eta ildoak ematen dira.
Familiak iraklurzaletzeko urteroko kianpinaren liburuxka. Laburki deskribatzen ditu fikzioaren genero desberdinak (mitoak, ipuina, eleberriak…) eta hainbat irakurgai gomendatzen irakurle gazteendako egokiak.
Tolesgarri hau familian irakurtzea bultzatzeko kanpainari jarraipena egieko prestatu da.
Irakurketa liburuxka hau urtero irakurketa sustatzeko egiten diren kanpainetan argitaratzen da. 12 fitxa dauzka, haurrak liburutegian hartzen dituen obren deskripzioa eta apreziazioa bertan idazteko, eta horrez gain egutegi bat, liburu eta irakurketaren inguruko Abezedario bat eta baliabide zerrenda txikia.
Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen.
Eguneroko bizitzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea proposatzen zaie gurasoei, familia giroan irakurtzeko eta idazteko ohiturak sor daitezen. Honako egoera hauek ageri dira: irakurri eta idatzi bidaiatzeko, komunikatzeko, jateko, oroitzeko, informazioa bilatzeko, egunerokoa ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko.
Liburuxka honetan gomendioak eskaintzen zaizkie goi mailako gaitasunak dituzten haurren gurasoei, saihestu beharreko alderdietan garrantzi berezia jarriz.