Katalogoa - Publicaciones
fuero etiketa duen edukia.

Liburu honek Nafarroako foruaren printzipio nagusien berri ematen digu. Horretarako, besteak beste, haren historia azaldu, Estatuarekin eginiko itunak eta akordioak aipatu, foru instituzioen bilakaeraren berri eman, haren kontrako erasoetatik edo kontraforuetatik babesteko eginiko defentsa azaldu eta gaur egungo foru sistema deskribatzen da. Liburuaren amaieran gaiei buruzko jarduerak proposatzen dira.

Hiru zatitan banatuta dago: Oinarrizko Kontzeptuak, Foruen Historia eta gaur egungo Foru Sistema. Besteak beste, honako hauek azaltzen dira: Forua, Foru Pribatua eta Foru Publikoa, Nafarroako kokapena Espainiako Foraltasunean, askatasuna Nafarroako Foruaren oinarrizko printzipio gisa, Nafarroako Foruaren hurrenkera agindua, 1841eko Lege Itundua eta Foruaren hobekuntza.